Baratze Parke Sarea
Joeraz hainbeste hitz egiten den garai hauetan, herri baratzeen parkeak sortzekoa Gipuzkoara aspaldi iritsitako joera da, nekazari profesionalak ez garen herritarrei baratzezaintzan aritzeko aukera ematen diguna eta azken urteotan sendo errotu dena gure lurraldean.
Joera honi erantzun bat eman nahian, 2011n hasi zen Kutxa Fundazioa lehenengo pausuak ematen, hango eta hemengo baratze ereduak aztertuz, Gipuzkoako herrietarako eredu egoki bat osatu nahian. Lanketa honen ostean, Lezo, Usurbil, Alegi, Tolosa eta Hernaniko udalekin lankidetzan, 2013an lehenengo bost baratze parkeak jarri ziren martxan eta Baratze Parke Sarea osatu zen. Halaxe, Sare honek bere lehenengo 10 urte bete zituen 2023an.
Ibilbide honetan Baratze Parke Sarearen baitan edo zuzenean udalen eskutik, herri baratzeen eredu hau ederki zabaldu da Gipuzkoan eta une honetan 30etik gora dira herritarrei autokontsumorako baratzezaintzan aritzeko aukera ematen dieten udalak. Arrakastadun eredua zalantzarik gabe.
Ezagutu itzazu Gipuzkoako herrietan dauden norberaren kontsumorako baratzeak.
Baratze Parke Sarea
- 21 Baratze Parke
- 1.168 lursail
- 48.880 m²
Gipuzkoako beste herri baratzeak
- 14 herri-baratze
- 1.034 lursail
- 52.980 m²
Zein izango da Mila koloretako entsalada borobilena egingo duen baratzekide-taldea? Zein Baratze Parkera joango da saria? Hartu parte erronka honetan!
Baratzean aritzeko orduan zalantzak badituzu, Baratze Parke Sareak antolatzen diren jardueretan parte hartzera gonbidatuta zaude.
Zure baratza modu ekologikoan osasuntsu mantentzeko jakin beharrekoak
2011n, Kutxa Fundazioa lehen urratsak ematen hasi zen, hainbat lekutako hiri-baratzeak aztertuz eta Gipuzkoako udalerrietara egokitu zitekeen eredu bat eratzen saiatuz.