Baso-eskola

Bloques
Título
Baso-eskola naturan garatzen den hezkuntza-eredua da.
Texto

Haurrek basoan edo ingurune natural batean jolastu, ikertu eta ikasten dute eta helduek behatzaile papera jokatzen dute bertan, haurrak lagunduz baina ez gidatuz. Kutxa Ekogunean, 2016 urtean hasi ginen baso-eskola proiektua pilotatzen, haurrek naturarekin zuten harremana handitzeko beharraz ohartuta. 

Kutxa Fundazioaren misioaren baitan kokatzen dugu eredua eta helburu bikoitza du, alde batetik haurraren garapen integralean positiboki eragitea, naturak eskaintzen dituen onurak aprobetxatuz; eta bestetik natura bera eta bioaniztasuna zehazki babestea, parte hartuko duten haurrek eta eskola-komunitate osoak ingurumen kontzientzia hartuko dutelako. 

 

Hauek dira baso-eskolaren ezaugarri nagusiak:

  • Natura bihurtzen da ikasteko gunea.
  • Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduta dago, batik bat.
  • Hezkuntza edukiak curriculum ofizialean oinarrituak egoten dira eta natura bera izaten da baliabide didaktiko garrantzitsuena.
  • Ohikoa da jolas librea ikasketa metodologia nagusia izatea, haurren ikasteko metodo naturaltzat jotzen delako.
  • Inguruneari dagokionez, eskolatik gertu dagoen natur-gune bat erabiltzea da proposatzen dena.
  • Azkenik, elkarrizketa maila guztietan sustatzen da: ikasleen artean, irakasleen artean, ikasle-irakasleen artean eta baita gurasoekin ere. Entzute aktiboaren pedagogia hau oinarrizkoa da haurrak dituzten interes eta bertuteez jabetzeko, emozio- eta adimen-garapena ematen den bitartean.

 

Helburua

Euskal ikasleak ikasturte osoan zehar naturan murgildu eta jolasaren eta bizipenen bidez naturarekin harreman jarraia izatea dugu helburu. Helburu hau lortzeko ezinbestekoa izango dugu familien eta udalen inplikazioa ere. 

Hezkuntza eredu hau ez dadin ikastetxeetara soilik mugatu erlazionatutako ikerketa, esperimentazioa, gurasoei zuzendutako ekintzak eta proposamenak prestatu, pilotatu eta inplementatu egiten ditugu; eskoletatik kanpo sor daitezkeen ekimenen traktorea izan nahi dugulako.

Lista Items Slider
Multimedia
baso-eskola
Multimedia
Baso eskola galeria
Multimedia
Baso eskola galeria
Multimedia
Baso eskola galeria
Multimedia
Baso eskola galeria
Multimedia
Baso eskola galeria
Multimedia
Baso eskola galeria
Multimedia
Baso eskola galeria
Lista Items
Título
Baso-eskola sarea
Descripción

Baso-eskolan hainbat ikastetxe dira aholkularitza fasearen ostean modu autonomo batean jarraitzen dutenak, sare bat osatuz. Ikastetxe hauek Kutxa Ekogunearekin eta fase berean dauden ikastetxeekin harremana mantentzen jarraitzen dute. 

Sarea premiazkoa da, elkarrekin ikasten jarraitzeko, hobekuntzak sortzeko eta komunitatea osatzeko.

Hauek dira sareko ikas-taldeek erabiltzen dituzten espazioak eta haien ezaugarriak:

Escuela pública de Aduna, Colegio de Aizarna, Escuela Pública de Alkiza, Anoetako Herri ikastola, Herrikide (Tolosa), Imaz Bertsolaria (Altzo), Irurako Herri Ikastola, Ikastola Langile (Hernani), Colegio Amara Berri (Donostia-San Sebastián), Colegio Público Samaniego (Tolosa), Lardizabal (Zaldibia), Laskorain Ikastola (Tolosa), Mariaren Lagundia (Bergara), Colegio de Olaberria, Orereta Ikastola (Errenteria), Txalburu (Abaltzisketa), Escuela Pública Txirrita (Hernani), Zumaiena (Zumaia) y Colegio Zurriola (San Sebastián).

Multimedia
Mapa-Baso-Eskola
Lista Items
Multimedia
Escuela pública de Aduna
Título
Adunako Eskola txikia
Multimedia
Colegio de Aizarna
Título
Aizarnako Eskola txikia
Multimedia
Escuela Pública de Alkiza
Título
Alkizako Herri Eskola
Multimedia
Anoetako Herri ikastola
Título
Anoetako Herri ikastola
Multimedia
Herrikide (Tolosa)
Título
Herrikide (Tolosa)
Multimedia
Imaz Bertsolaria (Altzo)
Título
Imaz Bertsolaria (Altzo)
Multimedia
Irurako Herri Ikastola
Título
Irurako Herri Ikastola
Multimedia
Ikastola Langile (Hernani)
Título
Ikastola Langile (Hernani)
Multimedia
Colegio Amara Berri (Donostia-San Sebastián)
Título
Amara Berri ikastetxea
Multimedia
Colegio Público Samaniego (Tolosa)
Título
Samaniego ikastetxea (Tolosa)
Multimedia
Lardizabal (Zaldibia)
Título
Lardizabal (Zaldibia)
Multimedia
Laskorain Ikastola (Tolosa)
Título
Laskorain Ikastola (Tolosa)
Multimedia
Mariaren Lagundia (Bergara)
Título
Mariaren Lagundia (Bergara)
Multimedia
Colegio de Olaberria
Título
Olaberriako Eskola
Multimedia
Orereta Ikastola (Errenteria)
Título
Orereta Ikastola (Errenteria)
Multimedia
Txalburu (Abaltzisketa)
Título
Txalburu (Abaltzisketa)
Multimedia
Escuela Pública Txirrita (Hernani)
Título
Txirrita Herri Eskola (Hernani)
Multimedia
Zumaiena (Zumaia)
Título
Zumaiena (Zumaia)
Multimedia
Colegio Zurriola (San Sebastián)
Título
Zurriola Ikastetexea (Donostia)
Lista 3 Items
Multimedia
ibilbidea-baso-eskola
Título
Baso-eskolako ibilbidea
Descripcion Corta

Hemen aurkezpenak, bisitak, ikastaroak, basoko azterketak, jantziak eta materialak, ikerkuntza... bilatuko duzu.

Informazio gehiago

Multimedia
Actividades en el bosque - Baso Eskola
Título
Basoko jarduerak
Descripcion Corta

Sareko kideentzako gune pribatua da hau. Jolas librea metodologia nagusia bada ere, tarteka jarduera gidatuak antolatzen ditugu ikasleekin. Ezagutu nahi?

Informazio gehiago

Multimedia
Encuentro Baso-eskola
Título
Baso-eskola topagunea
Descripcion Corta

Baso-eskolak badu irakasleak, ikasleak, familiak, udalak eta hezkuntza-komunitate osorako topagune bat.

Informazio gehiago

Título
Nik ere nahi dut! Egin zaitez bazkide.
Texto

Irakaslea edo gurasoa bazara, eta zure haurrek baso-eskola batean heztearen esperientziaz gozatzea nahi baduzu, zergatik ez jarri martxan ekimen hau zure ikastetxean? Behar duzun bakarra, ilusioa da eta guk lagunduko dizugu proiektua martxan jartzen. 

Nola?

  • Irakasleak formatuz: baso-eskolan hasi aurretik proiektuan parte hartuko duten irakasle guztiak formatuko ditugu, Naturan Hezi I eta II ikastaroen bidez.
  • Basoaren egoera aztertuz: pilotajea hasi aurretik basoaren egoera zein den aztertzen lagunduko dizuegu, haurrentzako aberasgarria eta anitza den…
  • Hasierako fasean asistentzia emanez: proiektua martxan jartzen lagunduko dizuegu.
     

Deitu 943 552 020 telefono zenbakira eta argitu zure zalantzak!

Título
Baso-eskola: Xehetasun gehiago
Lista Preguntas
Pregunta
Zer da baso-eskola?
Respuesta

“Ingurumen natural batean ikasiz, haurrei konfiantza lortzea baimentzen dien inspirazio-prozesu” bat bezala ere definitu izan da baso-eskola. Beraz, entitate pedagogiko zein fisikoa da. Basoa haurren independentzia eta autoestimua lantzeko tresna bilakatzen da eta lantzen diren edukiak, curriculumean txertatutakoak dira. 

Gainera, natura kontzeptu abstraktuagoen ikasketarako ere erabil daiteke, esate baterako matematikak, komunikazioa edo nola ez, klima larrialdia. Hain zuzen, eskola-sistemako eragileengan jasangarritasunarekiko konpromezua indartzeko eredua izatea nahi dugu eta horretarako, ezinbestekoa ikusten dugu irakasleak naturan hezteko prestatzea eta batez ere, klima larrialdiak curriculuma blaitzea zeharka, eta ez ekintza puntualen bidez.

Pregunta
Zergatik baso-eskola?
Respuesta

Herrialde garatuetako haurrek gero eta denbora gutxiago ematen dute kalean eta jolas librerako duten denbora ere mugatua da. Honek arazo fisiko (alergiak, ikusmen arazoak, motrizitatearen atzerapenak…), psikiko (estresa, depresioa…), zein kognitiboak (hiperaktibitatea, arreta baxuko sindromea...) dakartza. Kezka honi aurre egin nahian, hezkuntza eredu berdeagoak garatzen hasi dira herrialde ugarietan baina oraindik gurean mota honetako hezkuntza bultzatzen duten zentroak gutxi dira eta gehienak gainera sistematik at kokatzen dira.

Testuinguru honetan, Kutxa Ekoguneak beharrezkoa ikusten zuen Gipuzkoako eskola homologatuan baso-eskolaren garapenaren inguruko estudio bat egitea eta esperientzia honetatik ikasitako guztia eskola sistema gutien eskuetan jartzea, denborarekin sare bat osatuz eta sarearentzat topagunea bihurtuz.

Pregunta
Baso-eskola ereduaren jatorria eta zabalkundea mundu mailan
Respuesta

Danimarkan sortu zen 50. hamarkadan eredu honetako lehen eskola. Egun 300 eskola baino gehiago dituzte eta “Skov-Skole” (“Basoko eskolak”) izenarekin ezagutzen dira. Gerora, eredua inguruko herrialdeetara zabalduz joan zen, esate baterako, Alemanian 60. hamarkadaren bukaeran ireki zen lehena, eta “Waldkindergarten” (“basoko haur eskola”) bezala ezagutzen dira; egun 800 baino gehiago dira, eta hauetako gehienak gobernuak sustatzen ditu. Suedian, 80. hamarkadan sortu zen eredu honetako lehen eskola eta “I Ur och Skur” (“goazen kanpora euria zein eguzkia egin”) izenarekin ezagutzen dira. Erresuma Handian 1990. hamarkadan garatzen dira, Danimarkatik inportatuta eta 2017an inguru zeharkatzen du ozeanoa Kanadara eta Estatu Batuetara iristeko. Egun Asian, Australian eta Afrikan ere aurki daitezke, mundu mailako mugimendu bat bihurtuz.

Esan bezala ia edozein herrialdeetan aurki daitezke eredu honetako eskolak. Estatu mailan, 2015ean zabaldu zituen ateak Hezkuntzak homologatutako lehenak, Bosquescuelak, Madrilen et badaude ere hainbat eskola libre eredu honetatik edaten dutenak. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, naturarekin kontaktu zuzena eta jarraia duten lehen eskolak 2019an homologatu zituen Hezkuntza Sailak: Azkoitiako Bizilore eskola, Zallako Landabaso eskola eta Berrizko Umerri eskola. Eskola libreei dagokionez, 10 dira naturarekin harremana sustatzen duten proiektuak: Mara-mara (Sopela), Woodlands Nature School (Gatika), Bihotz Inguru Baso-Eskola (Donostia), Haitzuri Hondar Eskola (Sopela), Gutxinaka-gutxinaka (Gasteiz), Zapaburu Eskola (Donostia), Barraskilo Espazioa (Laukiz), Aiurri Montessori (Gasteiz), Montessori Gran Bilbao (Bilbo) eta Zingira Eskola Aktiboa (Orio).

Pregunta
Baso-eskola Kutxa Ekogunean
Respuesta

Eskolak naturara gerturatzeko helburuarekin baso-eskola ereduko pilotaje bat hasi genuen 2016an Kutxa Ekogunean bertan gertuko bi eskolekin: Hernaniko Langile Ikastola eta Donostiako Amara Berri eskola. Eskola hauetako Haur Hezkuntzako 4 urteko eta 5 urteko lerro osoak, hurrenez hurren, urtebetez txandaka etorri ziren Kutxa Ekoguneko baso-eskolara eta 2018-2019 ikasturtetik aurrera, baso-eskolako metodologiari jarraipena eman diote zentroan bertan. Esperientzia hau eredutzat hartuta, hezkuntza-metodologia hau beste eskoletara zabaltzea izan genuen helburu, eskola guztietako haurrek aukera izan zezaten naturaz gozatzeko.

Horretarako, pilotajean zehar, baso-eskolako Batzorde Teknikoa sortu genuen Kutxa Ekogunean eta besteak beste, Ingurugela-CEIDAk, Berritzeguneak eta Euskal Herriko Unibertsitateak hartu zuten honetan parte. Hain zuzen, EHUko Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktika sailetik, baso-eskolako pilotajea ebaluatzeko helburuz ikerketa lanak egin ziren eta jarraian ikerketa horretako emaitza nagusiak laburtzen dira:

Irudia. Pilotajean parte hartutako taldeen batezbesteko emaitzak agertzen dira, adierazleak ECERS (1998) eskalan jasota. Izartxoekin esangarritasun estatistikoa jaso da: *** P<0.001 eta ** P<0.05

Irudia. Pilotajean parte hartutako taldeen batezbesteko emaitzak agertzen dira, adierazleak ECERS (1998) eskalan jasota. Izartxoekin esangarritasun estatistikoa jaso da: *** P<0.001 eta ** P<0.05

Pilotajeko emaitzetan oinarrituta, baso-eskola eredua zabaltzeari ekin genion eta horretan dihardugu gaur egun ere (ikusi hemen zein eskolekin gauden elkarlanean). Zuen eskolan ere haurrek naturarekin duten harremana handitzea nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan, zure zain gaude-eta!

Título
Informazio interesgarria
Descripcion Corta

Jarraian, dokumentazio interesgarria eskaintzen dizugu (linkak, bibliografia, ikerketak...). Gainera, kontsultatu jarduerak (irekiak, familientzat, etab.) gure proposamenetan: Haurrekin naturan egiteko jarduerak.

Descargas
Título grupo
Dokumentazioa (linkak, bibliografia, ikerketak, …)
Documento
Baso eskolak eta gure inguruneko natura BFA
Fichero
/sites/default/files/2023-08/Baso_eskolak_eta_gure_inguruneko_natura_BFA.pdf
Documento
Baso-eskolarako materialak
Fichero
/sites/default/files/2023-08/Baso-eskolarako_materialak.pdf
Documento
Basoko txikigida
Fichero
/sites/default/files/2023-08/Basoko_txikigida.pdf
Documento
Bibliografia
Fichero
/sites/default/files/2023-08/Bibliografia.pdf
Documento
Guia Educacion y Naturaleza hasta los 6 version web CIFREP
Fichero
/sites/default/files/2023-08/Guia-Educacion-y-Naturaleza-hasta-los-6-version-web-CIFREP.pdf
Documento
Link interesgarriak
Fichero
/sites/default/files/2023-08/Link_interesgarriak.pdf
Documento
Tantak Ekoguneko baso-eskola proiektu pilotua
Fichero
/sites/default/files/2023-08/Tantak_Ekoguneko_baso-eskola_proiektu_pilotua.pdf
Documento
UNICEF hezi hegoak emanez.pdf
Fichero
/sites/default/files/2023-08/unicef-hezi_hegoak_emanez.pdf
Título
Datozen jarduerak
Campo Información
field_actividades
Título
Iraganeko jarduerak
Campo Información
field_actividades
Título
Lotutako proiektuak
Campo Información
field_agrupaciones
Título
Lotutako programak
Campo Información
field_proyectos
Antetítulo
Zalantzak dituzu?
Título
Zure esanetara gaude
Subtitulo
Jar zaitez gurekin harremanetan edozein informazio zabaltzeko edo edozein zalantza argitzeko.
Título
Lotutako programak
Campo Información
field_programas
Cabecera
Lista Items Slider
Título
Baso-eskola
Antetítulo
Proiektua
Multimedia
Baso-eskola
Título
Baso-eskola
Peso
-8
Descripcion Corta

Baso-eskola naturan garatzen den hezkuntza-eredua da. Basoan edo ingurune natural batean jolasten, ikertzen eta ikasten dute ikasleek, eta helduak behatzaile bihurtzen dira, adingabeei lagunduz baina gehiegi gidatu gabe.

Imagen Listado
Baso-eskola
Etiqueta
Proiektua
Tipo agrupación
Proiektua
Fecha
Inicio
Público
Haurrak eta familiak
Hezkuntza komunitatea
Temática
Artea
Línea Actuación
Pasada
0
Años
2016,2017,2018,2019,2020,2021,2022,2023,2024
Fecha
Programas
Fecha Formato II