Kutxateka Getxophoton ikusgai

Descripcion Corta
Irudimen kritikoa da amaiera ikusgarri eta itxuraz saihestezina baino...
Texto largo
Irudimen kritikoa da amaiera ikusgarri eta itxuraz saihestezina baino haratago etorkizuna pentsatzeko tresna. Beste mundu posible batzuk badaudela jakiten laguntzen digu...

GETXOPHOTO. Nazioarteko Irudi Jaialdiatren 16. edizioa Getxon ospatzen da ekainaren 2tik 26ra, Imajinatu lemapean.

Jaialdiaren bi jarduera nabarmentzen ditugu,Kutxatekaren elkarlanean.

Ainhoa Resano. Mercaderas

Jaialdiaren esparruan erakusketa duen artista batAinhoa Resanoda.

Kutxateka Kutxa Fundazioarekin lankidetzan egindako proiektu berri honetan, Ainhoa Resanok Gipuzkoan XX. mendean zehar egindako milioi bat argazki baino gehiagoren artxiboa aztertu du, arreta Saltzaileetan jarriz. Resanok azoketan lan egiten zuten emakumeak berreskuratu ditu, emakume haiei bigarren mailako espazioak eman baitzizkieten, bai beren garaiko gizartean, bai gizarte hari egindako argazkietan.

Serieak sozializazio-espazioetako egunerokotasunaren hainbat alderdi erakusten ditu, hala nola merkatuak edo herri eta hirietako plazak. Irudietan, leku baten eta bertako jendearen memoria kolektiboa eraikitzen duten eguneroko bizitzako alderdiak islatzen dira.

Getxophoto Ainhoa Resano

Edalontzi-azpikoen ibilbidea

Donostia, 30eko hamarkada. Gerren arteko aldia. Laster deklaratuko da Bigarren Errepublika, eta emakumeek bozkatu, abortatu, dibortziatu… ahal izango dute. Kontxako badian itsasontzietan dauden emakumeen irudi sorta honek –Kutxateka Kutxa Fundaziotik berreskuratua, Ainhoa Resanok aukeratua eta editatua– askatasun-leherketa hori islatzen du.

Miau, Guau-ren 8 irudi edalontzi-azpiko formatuan inprimatu dira eta Algortako 8 tabernetan eta Bilboko batean banatu ditugu. Horietako bakoitzean, zure edontzi-azpikoa lor dezakezu zure kaña, ardoa edo freskagarriarekin batera

Gethothoto Posavasos2

Imagen Listado
Temática
Artea
Fecha
Fecha Texto
2022ko ekainaren 02a