Donostia Zinemaldiaren 70 urteko historia ikusgai online

Descripcion Corta
Donostia Zinemaldiaren 70 urteko historia ikusgai online eta aurrez...
Texto largo

Donostia Zinemaldiaren 70 urteko historia ikusgai online eta aurrez aurre.

Donostia Zinemaldiko artxibo historikoko 4.000 dokumentu baino gehiago (korrespondentzia, argazkiak, kartelak, egunkariak, aldizkariak…) eskuragarri daude gaurtik –2022ko abenduaren 13a–, aurrez aurre nahizonlinekontsultatzeko,artxiboa.sansebastianfestival.comwebgunean.

Horrez gain, webguneak 27.000 deskripzio-fitxa baino gehiagoko katalogo bat eskaintzen du. Fitxa horietan deskribatutako materialak aztertu ahal izango dira, irakaskuntza- eta ikerketa-arloko profesionalek eta espezialistek hala eskatuz gero.

Aurkezpen publikoa Donostian

Larunbatean, hilak 17, Donostia Zinemaldiaren artxiboa jendaurrean aurkezteko jardunaldia izango da Tabakalerako zinema-aretoan.

16:30ean, solasaldia egingo da, eta Pablo La Parra Pérez ikerketa-proiektuaren arduradunak egingo ditu moderatzaile-lanak. Maialen Beloki (Donostia Zinemaldia), Carlos Muguiro (Elías Querejeta ZineEskola), Arantza Mariskal (MedialabTabakalera), Joxean Fernández (Euskadiko Filmategia) eta Ane Abalde (Kutxa Fundazioa) izango dira gainerako parte-hartzaileak.

Ondoren, 17:15ean, Lorena Soria, Andrea Sánchez eta Anna Ferrer Homs zaharberritzaile eta kontserbatzaileek funtsak kontserbatzeko eta katalogatzeko prozesuaren gako teknikoak azalduko dituzte mahai-inguru batean.

Irati Crespok,Zinemaldia 70proiektuaren koordinatzaileak, modu praktikoan azalduko ditu Zinemaldiko funtsetara sartzeko gakoak,Un archivo abierto: acceso, consulta y uso de materialeshitzaldian. Ondoren, La ParrakUn archivo vivo: investigación y pensamientohitzaldia emango du.

Jardunaldia amaitzeko, EQZEko lehen promozioko ikasle izandako Clara Rus egilearen¿Cuáles son nuestros años?film laburra proiektatuko da, EQZEko ikasleek 2018an artxiboarekin izandako lehen kontaktua dokumentatzen duena.


Artxiboawebgunearekin burutu da 2018an Donostia Zinemaldiak eta Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) hasitakoZinemaldia 70: historia posible guztiakproiektuaren lehen fasea. Proiektu horren xedea da Zinemaldiaren artxibo historikoa –Zinemaldiaren sorreratik, 1953tik, gorde dena– kontserbatzea, ikertzea eta kontsulta publikora zabaltzea. Ekimenaren kolaboratzaileak dira Euskadiko Filmategia, MedialabTabakalera eta Kutxa Fundazioa, eta Estatuko Loteriak eta Apustuak erakundeak babesten du.

Webgunea gaur aurkeztu dute Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan proiektuaren bultzatzaileek, kolaboratzaileek eta babesleak-beheko irudian-, eta bertan honako hauek daude eskuragarri: Zinemaldiaren eta Kutxatekaren funtsetako 3.000 argazki baino gehiagoren digitalizazioak; Zinemaldiko egunkarien (egungoZinemaldiaaldizkaria) 711 ale –1954tik gaur egunera arteko aleak kontserbatzen dira–; Zinemaldiko ia edizio guztietako 350 kartel inguru; bai eta Artxibo Orokorreko eta Prentsako hautatutako materialak ere.

Webgunean eskura daitezkeen digitalizazioak Creative Commons BY-NC-SA lizentziapean daude argitaratuak, salbu eta egile-eskubideengatik beste lizentzia murriztaileago batzuen pean argitaratu behar direnak.

[Gehiago irakurri]


Donostia Zinemaldiaren 70 urteko historia

Imagen Listado
Temática
Artea
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2022ko abenduaren 13a