Geometria, argia eta kolorea. Soledad Sevillaren paisaia Kubo Kutxa aretoan
Gaur, Kubo Kutxa aretoan Soledad Sevilla. Nire paisaia propia erakusketa aurkeztu da, azken 25 urteetan artistak egindako lanekin.
Soledad Sevilla (Valentzia, 1944) Espainiako arte garaikideko artistari famatuenetako bat da. Duela gutxi Arte plastikoen Velazquez sariaren irabazlea izan zen (2020), eta Granadako Unibertsitateak Honoris Causa doktore izendatu zuen (2020). 1993an, berriz, Arte Plastikoetako Sari Nazionala jaso zuen.
Bere obran espazioari, argiari eta koloreari buruz hausnartzen du. Barne-bilaketa bat garatzen du, emozio ezkutu eta eutsien artean, eta, horri tiraka, sakontasun emozional handiko margolanak eta instalazioak eratzen ditu. Sorkuntza-prozesurako makulu garrantzitsua du poesia, pinturarekin estu lotutako diziplinatzat hartzen baitu.
Nire paisaia propioa erakusketak artistaren munduan murgiltzea proposatzen digu; izan ere, harentzat, margolaritza bizitzaren aurrean kokatzeko modu bat da, eta, hala, bere paisaia ordenatu, puru eta argia aurkezten digu, geometriari, espazioari eta argiari buruzko ikerketa sakonean oinarritua.
Soledad Sevillak espresuki sortu du erakusketa hau Kubo Kutxarako, eta horretarako aintzat hartu ditu espazioaren iradokizunak.