Pierre Clémenti, Artxiboko hilabeteko dokumentuaren protagonista

Descripcion Corta

Artxiboa herritarrek eta adituek Donostia Zinemaldiaren 70 urteko...

Texto largo

Artxiboa herritarrek eta adituek Donostia Zinemaldiaren 70 urteko historiari buruzko kontsultak egiteko web-orria da, eta helburu du artxibo bizi bat sortzea. Zinemaldiaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko gune bat izan nahi du, pertsamenduarekin, ikerketarekin eta sorkuntza garaikidearekin kritikoak diren elkarrizketei irekita. Horretarako, proiektuaren hasieratik, ikerketa-foku ezberdinak definitu dira eta, gainera, hilero-hilero, Artxiboaren taldeak hilabeteko dokumentua aukeratzen du, Zinemaldiaren artxibo historikoa arakatzeko balio duen bilduma digital bat (egunkariak, kartelak edo argazkiak).

Hilabeteko dokumentuaren bidez (irudi edo espediente bat izan daiteke), Zinemaldiaren funtsei buruzko informazioa eman nahi da. Esate baterako, abenduan, Artxiboaren inaugurazioarekin bat, Pedro Almodóvar gazte-gazte baten baimen bat eman zen ezagutzera, 1980koa. Hain zuzen ere, Pepi, Luci, Bom y otras chicas del montón filma, Auzo eta Herrien Batzordearen bidez, Euskadiko eta Nafarroako zenbait herritan proiektatzeko baimen bat zen. Urtarrilean, bigarren edizioko posterra berreskuratu zen. José María González Castrillo ‘Chumy Chúmez’ umorista, idazle eta zinemagileak diseinatu zuen, eta Zinemaldian gordetzen den kartel-materialik zaharrena da. Otsailean, Berlineko zinema-jaialdiari keinu bat eginez, Pilar Olascoaga Zinemaldiko idazlari nagusiak –Zinemaldiaren ezinbesteko pertsonetako bat izan zen– Berlineko zinema-jaialdian erabili zuen akreditazioa eman zen ezagutzera.

Martxoan, gaur argitaratuko den hilabeteko dokumentuaren protagonista Pierre Clémenti aktore eta zuzendari frantziarra da. 1979an izan zen Zinemaldian, Errealizadore Berriak sailean, bere New Old filmarekin. Aktorea, besteak beste, Luis Buñuelen Belle de jour filmean (1967) aritu zen, eta Visconti, Pasolini eta Bertolucci zuzendariekin ere lan egin zuen. Zinemaldira egin zuen bisitaren arrasto nabarmena dago Artxiboan. Dokumentuen artean, Ocañaren besotik helduta Victoria Eugenia antzokira sartu zeneko irudia dago.

 

Kutxateka Clementi Ocaña


Kutxa Fundazioaren bideoa

Hain zuzen ere, Clémetiren eta Ocañaren argazkia eta beste bat (60.000 argazkiren artean) aukeratu dira bideo batean Zinemaldiaren eta Kutxa Fundazioaren arteko elkarlana azaltzeko. Elkarlan horri esker berreskuratu, gorde, katalogatu eta zabaldu ahal izan dira Zinemaldiaren eta Fototekaren funtsak –azken horren 50. urteurrenarekin bat– eta jarri ahal izan dira herritarren eta adituen esku.

Ikus-entzunezko dokumentuan, hainbat pertsonak Artxiboaren zailtasun teknikoak eta haren garrantzi politiko, sozial eta artistikoa azaldu dituzte. Hauek, hain zuzen: Ane Abalde, Kutxa Fundazioko Arte eta Ondareko zuzendaria; Maialen Beloki, Donostia Zinemaldiko zuzendariordea; Pablo La Parra, Zinemaldia 70: historia posible guztiak proiektuko ikertzaile nagusia; Juantxo Egaña argazkilaria; Anna Ferrer, Lorena Soria eta Andrea Sánchez kontserbatzaile eta zaharberritzaileak; eta Niko Iturralde digitalizazioko teknikaria.


Prentsa-oharra(word-a)

 

 

Imagen Listado
Kutxateka_Clementi-Ocaña
Temática
Artea
Fecha
Imagen Detalle
Kutxateka_Clementi-Ocaña
Fecha Texto
2023ko martxoaren 07a