Kubo-kutxa Aretoak Gonzalo Chillidaren lehen atzera begirako handia aurkezten du

Descripcion Corta
Gonzalo Chillidaren ibilbidea berrikusteko lehenengo atzera begirako handi...
Texto largo

Gonzalo Chillidaren ibilbidea berrikusteko lehenengo atzera begirako handi honek aukera ematen du artista honen sorkuntza-unibertsoan murgiltzeko eta koherentziaz beteriko lana aurkitzeko. Olio-margolan, marrazki, grabatu eta argazki sorta honetan, bost hamarkada hartzen dituen ibilbidea dago: hasi Gonzaloren lehenengo garaiko paisaia eta natura hil konstruktiboetatik, eta berrogeita hamarreko eta hirurogeiko urteetako esperimentu abstraktuetatik igaroz, haren margolaritzaren funtsezko gaietara iristen da: hondarrak, itsas ikuspegiak, zeruak eta basoak.

Erakusketa hau kubo-kutxa Aretoaren bigarrena da Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburutzaren programazio bereziaren barruan; bere komisarioak Alicia Chillida eta Mikel Lertxundi dira.

Chillida mugako margolaria da, plastikaren arloan abstrakzio eta figurazio artean dabilena, eta erreferentzia-arloan lehorraren eta itsasoaren, itsasoaren eta zeruaren, gauaren eta egunaren, irudiaren eta hutsaren arteko mugetan. Azken batean, ñabarduraz beteriko lan baten egilea da, isiltasunaren poetikak menderatutako ideia transzendental baten zerbitzura jartzen duena.

Gonzalo Chillidaren atzera begirako erakusketan artistaren 130 pieza inguru daude, bere bost hamarkadatako lana hartzen dutenak. Haren margolanez eta paper gainean egindako lan zabalaz gain (marrazketa, grabatua, etab.), bere argazki-lanaren parte bat erakutsiko da, ez oso ezaguna, baina artista honen lana ezagutzeko gako garrantzitsuak ematen dituena.


Gonzalo Chillida
Apirilaren 22tik uztailaren 3ra
Komisarioak: Alicia Chillida eta ikel Lertxundi
Sarrera doan


SalaKubo GonzaloChillida


Kubo-kutxa Aretoa
Zurriola, 1.20002 Donostia

T- [+34] 943 012 400 ¦ kubo@kutxa.eus ¦www.sala-kubo-aretoa.eus

Imagen Listado
Temática
Artea
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2016ko apirilaren 21a