Kubo Kutxak Darío Urzayren ibilbide zabala errepasatzen dituen erakusketa hartzen du
Kubo Kutxa aretoan, Dario Urzay margolari, argazkilari eta artista plastikoaren ibilbide luzea jasotzen duen erakusketa bat aurkeztu da gaur. Espainiako arte garaikidearen azken hamarkadetako protagonista nagusietako bat dugu Urzay.
Frakzio batean [Itzulgarria] izenburupean, Urzayk azken hogeita bost urtean egin dituen obra batzuen —pinturak, argazkiak, marrazkiak, inprimaketak, bideoak— arteko elkarrizketa proposatzen du erakusketak. Horien artean bada produkzio berriko pieza-multzo aipagarri bat ere, Urzayren obraren alderdi nagusiak jorratzen dituena: irudi baten sorkuntza, pinturaren eta argazkigintzaren arteko loturak, irudikapenaren negatiboa (itzulgarri edo alderantzikagarri dena) eta lurraldearen kartografiarekiko interesa.
Erakusketak, Mikel Onandia komisario duela, Darío Urzayk 1997tik 2023ra bitartean egindako 50 obra baino gehiago aurkezten ditu, lau areto handitan banatuta. Erakusketa-diskurtsoa 6 atal edo sailetan egituratuta dago: Fotografikoa denetik abiatuta, Camerastrokeak, Sedimentu urtuak, Airetiko irudiak, Erretinako topografiak eta Denbora hedatu bat.
- Datak: 2023ko azaroaren 10 – 2024ko martxoaren 31
- Ordutegia: asteartetik igandera 12:00-14:00 eta 16:00-20:00
- Komisarioa: Mikel Onandia
- Sarrera doakoa
- Jarduerak:
- doako bisita gidatuak larunbatetan (17:30ean euskaraz; 18:30ean gazteleraz). Beharrezkoa izena ematea
- hitzaldia eta solasaldiak - [irakurri gehiago prentsa-oharrean]
Kubo Kutxa
Zurriola, 1.20002 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251939 ¦ kubo@kutxa.eus ¦www.sala-kubo-aretoa.eus