Eduardo Chillidaren sorkuntza-prozesuak eta nortasuna Jesus Uriarte argazkilariaren begiradaz

Descripcion Corta
GaurJesus Uriarte. Chillida laneanerakusketa aurkeztu daArtegunean,Jesus...
Texto largo

GaurJesus Uriarte. Chillida laneanerakusketa aurkeztu daArtegunean,Jesus Uriarte argazkilari pasaitarrari eskainia.

Erakusketarekin batera, La Fábricak eta Kutxa Fundazioak katalogo eder bat argitaratu dute, eta, horren bitartez, 80ko hamarraldiaz geroztiko Chillidaren lan-prozesuari buruzko informazio eskerga jasoko dugu; halaber, artistaren intimitate sortzailera hurbiltzeko aukera izango dugu. Uste osoa dugu bi jarduera horiek balio handiko ekarpena egingo diotela egile honi buruzko ezagutzari, baina bereziki aukera emango digute argazkilari saiatu eta begirunetsuaren lanaren garrantzia azpimarratzeko. Ezin hobeto jakin zuen Uriartek Eduardo Chillidaren alboan egoten, hark berak esan bezala, «trabarik egin gabe». Uriartek profesionaltasun eta sentiberatasun handiz fotografiatu zituen prozesu horiek unez une eta konplizitate handiz.

Erakusketa 2024ko martxoaren 15etik ekainaren 30era egongo da ikusgai.

Komisarioa: Jon Uriarte

Prentsa-oharra


Irudietan, Jesus Uriarte, artista, Jon Uriarte, Komisarioa, eta Ane Abalde, Kutxa Fundazioko Arte eta Ondareko zuzendaria.
Argazkilaria: Juantxo Egaña

240314 Artegunea Jesus Uriarte Chillida lanean 2

240314 Artegunea Jesus Uriarte Chillida lanean 4 240314 Artegunea Jesus Uriarte Chillida lanean 3
Imagen Listado
Temática
Artea
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2024ko martxoaren 14a