Lantegi edo tailerrak eta bisita gidatuak Lazkanoren erakusketara

Descripcion Corta
Lehenengo asteburutik -bertan 4.459 bisitari izan ditu eta larunbatean...
Texto largo

Lehenengo asteburutik -bertan 4.459 bisitari izan ditu eta larunbatean markak hautsi zituen 1.422 laguneko kopuruarekin- Lazkanoren erakusketak jarduera paraleloak eskaini ditu familientzat, betiere hezkuntza-zorroztasunez planteatuta. Larunbateko bisita gidatuetarako postu guztiak bete ziren, eta 5 eta 11 urte arteko haurrentzako lehenengo lantegiek artistaren paisaia misteriotsuetan murgildu zituzten parte-hartzaileak, eta beren paisaia hiperrealista eraikitzeko trikimailu batzuk irakatsi zizkieten.

Jesus Mari Lazkano artistaren atzera begirako lehen erakusketa handia. Ehun lan baino gehiagoren bidez hiru hamarkada baino gehiagotan egin duen arte-ibilbidea erakusten da. Kubo-kutxa aretoaren erakusketa antologikoa sarrerako gelatik abiatzen da formatu txikiko obra asko, marrazki, koaderno, ohar eta abarrekin, eta Lazkanoren ibilbidea eta lan egiteko era marrazten dituen atlas moduko bat da.

Areto nagusian formatu handiko margolanak daude, artista honen lanaren ezaugarri direnak.

Artista honen ibilbidea ikusten amaitzeko, goiko aretoan azken sortze-lanak egongo dira, eta hor bi margolanetan olatu harrotuko ozeanoa ikusten da, ezinezko leize-zulo batean amiltzen dena. Bere margolaritzan dagoen irrealaz hitz egiten digute. Irudi sinbolistak dira, Magritte-ren surrealismoaren eta hondamendi ekologikoarekiko izuaren artean.

Larunbatero, kubo-kutxa Aretoak familientzako tailerrak eta doako bisita gidatuak “Lazkano. Ikusmira" erakusketaraeta eskaintzen ditu.

Doako bisita gidatuak

  • Larunbatean, 18:30 euskaraz // 19:30 gaztelaniaz
  • Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea

Familientzako tailerrak. Ba al dago norbait?

  • Ordua: 12:00 - 13:30
  • Norentzat: 5-11 urte bitarteko umeentzat, helduak lagunduta.
  • Prezioa: Gaztedi: 1 € / Orokorra: 3 €

Lazkanoren paisaia misteriotsuetan murgiltzera goaz, haren eraikin hutsetan sartuko gara, ikusten ez diren bizitzak imajinatuz, arrazoiren batengatik ezkutatzen diren pertsonen bila.
Zenbait trikimailu ikasiko ditugu gure paisaia hiperrealista eraikitzeko (koadrikula, kalkoa, proiekzioa edo transferentzia).
Dibertigarria izango da. Animatzen zara?


Harremana

Kubo-kutxa Aretoa
Zurriola, 1. 20002 Donostia

T- [+34] 943 012 400 ¦kubo@kutxa.eus¦www.sala-kubo-aretoa.eus

Imagen Listado
Temática
Artea
Fecha
Fecha Texto
2016ko uztailaren 28a