Gonzalez de Duranak gidatuko du bisita Lazkanoren erakusketara

Descripcion Corta
Javier Gonzalez de Duranak, Bergarako Jesus Mari Lazkano artistak...
Texto largo

Javier Gonzalez de Duranak, Bergarako Jesus Mari Lazkano artistak Kubo-Kutxa aretoan duen “Ikusmira” erakusketaren komisarioak, datorren ostiralean, irailaren 2an, 19:30ean eskainiko du esperotako doako bisita gidatua Lazkanoren azken 30 urteotako sorkuntza-ibilbidearen inguruko erakusketa antologikora. Komisarioaren hitzetan, berak aukeratu dituen 100 lan baino gehiagok margolariak artearen historian, eta historikoki artearen eragina izan duen munduan, zehar etengabe egindako ibiliaren emaitza erakusten dute.

"Ikusmira" erakusketak bertaratze-errekorrak gainditu ditu: erakusketaren lehen 26 egunetan 20.000 bisitari baino gehiago izan ditu.

Erakusketa antologikoa sarrerako gelatik abiatzen da formatu txikiko obra asko, marrazki, koaderno, ohar eta abarrekin, eta Lazkanoren ibilbidea eta lan egiteko era marrazten dituen atlas moduko bat da.

Areto nagusian formatu handiko margolanak daude, artista honen lanaren ezaugarri direnak.

Artista honen ibilbidea ikusten amaitzeko, goiko aretoan azken sortze-lanak egongo dira, eta hor bi margolanetan olatu harrotuko ozeanoa ikusten da, ezinezko leize-zulo batean amiltzen dena. Bere margolaritzan dagoen irrealaz hitz egiten digute. Irudi sinbolistak dira, Magritte-ren surrealismoaren eta hondamendi ekologikoarekiko izuaren artean.

Kubo-kutxa Aretoak doako bisita gidatua eskaintzen du “Lazkano. Ikusmira" erakusketara, Javier González de Durana komisariaren eskutik.

  • Ostiralean, irailak 2 // 19:30
  • Beharrezkoa aurrez izena ematea

Kubo LazkanoyComisario


Harremana

Kubo-kutxa Aretoa
Zurriola, 1. 20002 Donostia

T- [+34] 943 012 400 ¦kubo@kutxa.eus¦www.sala-kubo-aretoa.eus

Imagen Listado
Temática
Artea
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2016ko irailaren 01a