Ontziratu zaitez!

Descripcion Corta
Harategietan eta batez ere arrandegietan erosketa bakoitzeko bilgarri asko...
Texto largo

Harategietan eta batez ere arrandegietan erosketa bakoitzeko bilgarri asko erabiltzen dira (plastikoa, papera…). Arrandegien kasuan, traba handia sortu izan dute etxean darien usaia dela eta. Plastikoa eta papera bezalako lehengaiak ez xahutzeko erosketetara oihalezko poltsak eramaten hasi garen bezala, arrandegietara etxetik ontzi berrerabilgarriekin joatea nahi dugu.

Kutxa Ekoguneak Ontziratu zaitez! kanpaina Hernanin martxan jarri zuenetik, egitasmoa Gipuzkoako hainbat herrietara zabaldu da.

Ordutik, herritarrek ontzi hauen erabilera barneratu dute ingurumena kaltetzen duen hondakin kopurua murriztuz.

Ekimen honen helburua hirukoitza da:

Erosketak erosoagoak izango dira, erosleek behin etxera iritsita, ontzia zuzenean hozkailuan sartzeko aukera izango dutelako, modu garbi batean gainera.
Saltokientzako kostu murrizketa handia suposatzen du, ez baitute hainbeste paper eta plastikozko poltsa erabili behar izango.
Hondakin gutxiago ekoiztuko denez, ingurumenarentzat positiboa izateaz gain, ekimen honekin denok ateratzen gara irabazle.

Harremana

Kutxa Ekogunea
www.ekogunea.eus
ekogunea@ekogunea.eus

Imagen Listado
Temática
Ingurugiroa
Fecha
Fecha Texto
2016ko urtarrilaren 07a