Bihotz Berdeak, irteera berriak

Descripcion Corta
Azaroan natura lozorroan sartzen den arren, Bihotz Berdeak ez daude lo eta...
Texto largo

Azaroan natura lozorroan sartzen den arren, Bihotz Berdeak ez daude lo eta bai SORTZEN eta bai HAZTEN belaunaldiek izan dute zer egina hilabete honetan.

Bihotz Berdeak SORTZEN belaunaldikoek, programa lehen aldiz hasten duen talde berriak, historian bidaia bat egin zuten Basagaingo koba eta inguruetan Horretarako, bi bidelagun paregabe izan zituzten: batetik, Manu Zeberio Aranzadi Zientzia Elkarteko antropologoa eta historiaurrean aditua, bere eskutik, silexa, brontzea eta burdinaren bideetatik, paleolitotik erromatar garairainoko bidaia egin zuten. Materialak ukitu, sentitu eta tresna ezberdinen erabilera aztertu zuten, bai harrizko aizkorak, zeramikazko ontziak, zein argizarizko koaderno bat izan… guztiak dira garai ezberdinen testigu.

Eta Felix Ugarte espeleologia taldeko adituekin espeleologo bihurtu ziren, Basagaingo kobazuloetan murgilduz. Kaskoak, frontalak eta sokak gainean, bertako galerietan barrena kobetako bizidunak eta egitura geologikoak esploratu zituzten.

Bihotz Berdeak HAZTEN belaunaldikoek, Bihotz Berdeak programan bigarren urtez hartzen duen taldeak, biodibertsitatearen galera izan zuten azaroko gaia eta Donostiako Aquariumean izan ziren: euskal-bale arrantza eta bere eragina balearen iraungipenean, arrantza mota ezberdinen inpaktua itsas biodibertsitatean, ornogabeen aniztasuna itsasoan, itsas-faunaren errekuperazio teknikak behatu zituzten. Baina bisita ez zen hemen amaitu, Aquariumaren beste alderdi oso interesgarri bat ikusteko aukera izan zuten: albaitaritza eta dortoken errekuperazio gunea, berrogeialdiko piszinak, arrainen janaria prestatzeko sukaldea...

Eta goiza amaitzeko, Urgul mendira igo ziren. Bertan, espezie endemikoen artean, Espezieen Zerrenda Gorria zer den eta zertarako balio duen aztertu zuten, arriskuan dauden espezieak identifikatuz eta beraien zaurgarritasun mailak aztertuz. Amaitzeko eukaliptoren landaketa eta honen eragina gure basoen biodibertsitatean gaia hartuta, eztabaida eta iritziak elkar banatzeko gune bat sortu zuten.

Hurrengo hilean lehen urtekoak Artikutzan gaua pasako dute, superbibentzia ikastaro bat eginez, bigarren urtekoek, ilustrazio zientifikoan lehen pausoak egingo dituzte Kutxa Kultur-en (Tabakalera eraikinean).


2022 azaroa BihotzBerdeak 3 2022 azaroa BihotzBerdeak 6
2022 azaroa BihotzBerdeak 4 2022 azaroa BihotzBerdeak 5
Imagen Listado
Temática
Ingurugiroa
Fecha
Fecha Texto
2022ko azaroaren 30a