Baratzean aritzea hamarrekoa da!

Descripcion Corta
Kutxa Fundazioak abiatutako Baratze Parke Sareak hamar urte bete ditu....
Texto largo

Kutxa Fundazioak abiatutako Baratze Parke Sareak hamar urte bete ditu. 2013an eredu hau martxan jarri zenetik ugariak dira Gipuzkoan herri baratze parkeak jarri dituzten Udalak.

[Prentsa-oharra deskargatu...]

2011n hasi zen Kutxa Fundazioa hango eta hemengo baratze ereduak aztertuz, Gipuzkoako herrietarako eredu egoki bat osatu nahian. Lanketa horren ostean, Lezo, Usurbil, Alegia, Tolosa eta Hernaniko udalekin lankidetzan, 2013an lehenengo bost baratze parkeak jarri ziren martxan eta Baratze Parke Sarea osatu zen.

Bilakaera

Hamar urte pasata, gainera, Baratze Parke Sarearen baitan zein zuzenean udalen eskutik, herri baratzeen eredu hau izugarri zabaldu da Gipuzkoan eta dagoeneko 30etik gora dira herritarrei autokontsumorako baratzezaintzan aritzeko aukera ematen dieten udalak. Arrakastadun eredua, zalantzarik gabe.

Nola funtzionatzen du?

Parke itxurako eremuak dira herri baratzeak, partzelez osatutakoak eta instalazio amankomunak dituztenak: erremintak gordetzeko zein aldagela gisa erabiltzen den etxola, konpostaguneak, uraskak…

Amankomunak diren zerbitzuak auzolanean zaintzen dituzte erabiltzaileek.

Zein helburu ditu?

Partekatutako espazio batean norbere barazki ekologikoak, freskoak eta sasoikoak, haztea eta kontsumitzeko aukera ematea. Gainera, oso tresna egokia da naturarekiko errespetua sustatzeko, giza talde ezberdinen arteko elkarbizitza eta harremanak estutzeko, belaunaldi ezberdinen arteko ezagutza eta transmisioa indartzeko eta aisialdi aktibo eta osasuntsua bultzatzeko, besteak beste.

Nola hartu dezaket parte?

Herri baratzeen parkeak udalen jabegoa izan ohi dira, eta hauek partzelak urte jakin batzuetarako esleitzen dituzte (3, 4, 5 urte). Edozein herritarrek egin dezake udalean eskaera, baldin eta adinez nagusia bada eta beste baratzerik ez badauka.

Hamarrekoa da!

Ugariak dira baratzean aritzeak eskaintzen dituen onurak: norbere barazkiak hazteak, jateak, oparitzeak… plazerra sortzen du; norberaren bizitza, ingurukoena eta ingurumenarena zaintzen ikasteko aukera ematen du; naturaren bizi-zikloekin lotzen gaitu; ariketa fisikoa kanpoan egitearen onurak eskaintzen dizkigu, estresa murriztuz; elikagai osasuntsuak, tokikoak eta sasoikoak kontsumitzeko aukera eskaintzen digu; besteengandik ikasi eta haiekin partekatzeko aukera…

Testigantzak

  • “Niretzat terapia bat da, energia asko ematen dit. Eta nahi diet bilobei hau transmititu niri transmititu zidaten bezala” (Izaskun Mateo - erabiltzailea).
  • “Baratzera etortzeak ekartzen dit amalurrarekin konexioa eta autokontsumoa bermatzea” (Eñaut Beristain – erabiltzailea).
  • “Laneko eguna pasa ostean hona etortzea poztasuna da: lagunekin elkartzea, naturan egotea…” (Andoni Saez de Ibarra - erabiltzailea).
  • “Baratzean aritzeari esker amalurrarekin konexioan nago eta parke hau osatzen dugun komunitatearen parte naiz” (Michele Bogaard - erabiltzailea).

Ekogunea bannerra 1

Imagen Listado
Temática
Ingurugiroa
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2023ko ekainaren 15a