Bihotz Berdeak | Etnografía, gizakia eta natura

Descripcion Corta
Orain oso belaunaldi gutxi gizakia eta naturaren arteko lotura oso estua...
Texto largo

Orain oso belaunaldi gutxi gizakia eta naturaren arteko lotura oso estua zen, naturatik eta naturan bizi ginen, bere sasoi ezberdinetara egokituz.

Igartubeiti Baserri Museoari esker, Bihotz Berdeek garai horietara bidaiatu duteIgartubeiti Baserri-Museora pasa den abenduaren 3an egindako azken irteeran, Ezkio-Itsason.

XVI. mendeko baserri honetan, Mundua lau zaporetan margotua erakusketarekin hasi zuten, lau saltsetan oinarri hartuta euskal kultura eta sukaldaritzaren jatorriak ezagutu zituzten. Ostean Igartubeitia Baserri Museoaren barrenean gozatzeko aukera izan zuten, baserri baten antolaketa, eremu ezberdinak, materialak, bertako lanak… ikasi gainera, garai bateko gailu eta lanabes ezberdinen azterketak egin behar izan dituzte. Garai bateko gailu eta lanabes hauek, gizakia eta naturaren arteko harremanaren isla dira: belarra moztekoak, zorroztarriak, esnea biltzekoak, egurra lantzekoak…

Bihotz Berdek, etnografian aditu baten moduan, gailuak, aztertu, etiketako, garbiketa egin eta hauen atzean dauden pertsonen bizimodua, identitatea eta bestelakoak ikertu dituzte.

Saioa amaitzeko, Land Art arte efimero saio bat egin dute, inguruko natur elementuak identifikatu, bildu, antolatu eta guztien artean arte lan bat sortu zuten eta efimeroa denez,. bertan utzi zuten naturaren erritmoen arabera bere zikloa amai dezan.


231203 Bihotz Berdeak 231203 Bihotz Berdeak 2
Imagen Listado
Temática
Ingurugiroa
Fecha
Fecha Texto
2023ko abenduaren 07a