Bihotz Berdeak | Artikutzan egonaldia. Superbibentzia eta lehen sorospenak

Descripcion Corta
Bihotz Berdeak programan, irteera batzuk bereziak dira, eta azken saioa...
Texto largo

Bihotz Berdeak programan, irteera batzuk bereziak dira, eta azken saioa benetan berezia izan zen.

Abenduaren 28tik 29ra, Bihotz Berdeak naturan buru belarri murgildu genituen eta Artikutzan bi egunetako egonaldia egin genuen beraiekin!

Artikutzako Eskas baserrian autobusetik jaistean zirrara nabaria izan zen. Motxilak gainean jarri eta maldan behera ekin genion aterpetxera 2 orduko ibilaldia eginez Artikutzako paraje ezin hobeetan barrena.

Bazkal ostean, DYA Gipuzkoako Ane Etxeberria etorri zen naturan sor daitezkeen larrialdi ezberdinak ezagutu eta hauei nola aurre egin erakustera: soin adarren apurketak, ebakiak, deshidratazioa, kolpeak, masaia kardiakoa…

Ohartzerako gaua iritsi eta, afaldu aurretik, gaueko naturaren soinuen ehizan joan ginen, igelak, hontzak eta bestelako hainbat soinu erregistratuz.

Hurrengo goizean MENDITEK-etik Mikel Barcenilla mendi gidaria eta kirol teknikaria etorri zitzaigun orientazio eta biziraupeneko saio praktiko bat ematera. Berarekin, mendira goazenean motxilan eraman beharreko ezinbesteko gauzak zeintzuk diren ikasi eta ikusi genituen. Atal praktikoan, babeslekuak egiteko metodoak ezagutu, eremu egokiak topatu eta mota ezberdinetako babeslekuak sortzen aritu ginen manta termikoekin zein material naturalekin. Horrez gain, beti erabilgarri izaten diren korapiloak egin genituen eta, nola ez, mendian galtzen garenean egin beharreko guztia praktikan ipini genuen.

Bazkal ostean Artikutzari eta bere magia bereziari gero arte esan genion eta nekatuta baina natur jakintzez eta bizipenez ase, Bihotz Berdeak berriro bakoitza bere etxera bueltatu ginen, betirako geratzen diren esperientzia berezi horietako bat gurekin eramanez.


231228 BihotzBerdeak Artikutza 2 231228 BihotzBerdeak Artikutza 1
Imagen Listado
Temática
Ingurugiroa
Fecha
Fecha Texto
2024ko urtarrilaren 08a