Zubiak eraikitzen 22 gradu zero azpitik

Descripcion Corta
Finlandiako Seinajöki herriko Etelä-Pohjanmaan Opisto institutuak...
Texto largo

Finlandiako Seinajöki herriko Etelä-Pohjanmaan Opisto institutuak Erasmus + (KA122-VET Short term mobility project) dirulaguntza bitartez Kutxa Fundazioko bi kide gonbidatu ditu Hezkuntzako Programak konpartitzera.


Orain dela bi urte Satu Korpela eta Anne Vihelä bere sei ikasleekin etorri ziren hamabostaldiko programa bat burutzera Kutxa Fundazioa gidapean. Proiektu berriak ezagutuz gain batzuk gure herrian praktikaldiak egiteko aukera ireki zuten.

Orain, zikloa ixteko, Kutxa Fundazioko Irati Andoño eta Kakun Orbegozo joan dira eskoletan holistikoki lana egiteko metodologiak ikustera, eta naturaren hurbilketa bultzatzen dituzten programak eta talentuen identifikazioa eta kanalizazioa errazteko dituzten erramintak ezagutzera. Beraien eskola bokazionalean (lanbide eskolan) klase desberdinetan egon ziren: ongi izatearen inguruko saio batean, etorkinekin hizkuntza eta integraziorako beste batean, dantzan, antzerkian...

Bertako baso-eskola batean eman zuten jardunaldi erdi bat landareak bilatu eta identifikatzen eta izotz arrantza egiten zuten aitzakiaz barne lasaitasuna lantzen. Steiner eskola batean ikasleen lanak zerotik bukaeraino nola ekoizten dituzten ikusi zuten: enbor batetik musika instrumentua eta bera gordetzeko artilezko poltsa (ilea kardatu, gorua erabili eta puntua egiteko orratzak ere beraiek sortuaz). Urtean halako proiektu bat eginez produktuen jatorria naturan dagoela, sortze prozesuak eta zaintzaren garrantziaz ohartzen dira.

Marttineko ingurumen eskola bisitatu zuten, non besteen artean gazteentzako trebakuntza eskaintzen duten. Pilkeeskola-sare Norvegiarrean baieztatu zuten haurren komunitatea indartzeko eta naturan murgiltzeko zenbat estrategia eta baliabide dituzten. Ondoren, Toiska ezagutzeko aukera izan zuten, birgaitze soziala eta haurren babesarako gizarte-segurantzarekin hitzartutako lehen ukuilua Finlandian. Bertan, haurren babeserako unitate bat dago eta ongizate eta terapia zerbitzuak eskaintzen dituzte zaldiekin besteak beste.

Birziklapen zentro erraldoi batean eta arte museotan hezkuntza programak dastatu zituzten eta liburutegietan espazioen eta kudeaketaren ereduak ezagutu zituzten. Satuk egindako programan ez ziren falta elkarrizketak irakasleekin eta erakunde desberdinetako arduradunekin.

Bueltan, Kutxa Fundazioa ezagutzeko aukera izan zituzten eragile guztiok gure kideek prestatutako aurkezpenaren bitartez, eta bi aldeek zubiak eraikitzeko aukerak identifikatzen joan dira.


Finlandia 1 Finlandia 2 Finlandia 4

Finlandia 1 Finlandia 3
Imagen Listado
Temática
Ingurugiroa
Fecha
Fecha Texto
2024ko otsailaren 01a