Gazte Ekoliderrak programak hiru saio irekiko ditu
14 gaztek azarotik dihardute Kutxa Fundazioak sustatzen duen Gazte Ekoliderrak programa eraldatzailean trebatzen. Formazio-ibilbide honek gazteak jasangarritasunean eta lidergoan trebatzea du helburu, eta horretarako ibilbide bat proposatzen du, edukietatik haratago, hausnarketetara eta ekintzara bideratuta dagoena.
Aurtengo edizioan berrikuntza nabarmena txertatu du lantaldeak eta 3 saio formatu irekian eta dohainik eskainiko ditu gaian interesa duten 20-35 urteko gazteei parte-hartzeko aukera eskainiz, egun batez Ekoliderretara batzeko ateak zabalduz.
Besteak beste, bioaniztasunaren galeraz hitz egingo da, Ekoliderrak lantzen ari diren proiektueen berri jasotzeko aukera izango da eta Gobernantza ereduen inguruan sakontzeko irteera egingo da Bilbora.
[deskargatuprentsa-oharra]
Bioaniztasunaren galera, saio irekia
Klima larrialdiaren aurrean, bioaniztasunaren galera gaur egungo arazo handienetako bat da, atzera bueltarik ez duena. Balio izugarria duen ondasun honek, berebiziko garrantzia du gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldien ongizate eta biziraupenerako.
Biodibertsitatearen egoeraz eta honen galeraren auziaz gehiago jakiteko aukera izango duzu. Honez gain, hausnarketa kolektiborako tartea ere izango dugu!
2024ko otsailaren 6a, asteartea | 17:00-18:30
Ematen du saioa: Aitziber Sarobe, Naturkon eta Arkamurka taldeko kideak
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
Hizkuntza: euskara
Saio irekia, beharrezkoa izena ematea | Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da
Ekoliderren proiektuen aurkezpenak eta talde dinamika
Aurtengo edizioan, lehen aldiz, eragile desberdinek erronkak planteatu dizkiete Gazte Ekoliderrei, eta azkeneko bi hilabeteetan horiei erantzuteko idea berritzaileen bila egongo dira gazteak.
Egiazko erronkak, egiazko irtenbideak diseinatzeko! Hauek izan dira eragileek planteatu dituzten 4 erronkak:
- Surfrider erronka: Ozeanoa Babesteko Surfrider komunitatea eta bolondres taldeak sustatu.
- Badalab erronka: Pertsona migratuen laneratzea, zaintza lanak eta hizkuntza-ongizatea.
- Kalapie erronka: Kaleak birsortzen.
- Bilibin erronka: Sorkuntza eta kultura sektorea jasangarritasuna eta ekintza klimatikoa bultzatuz.
Zein etorkizun sortu nahi dugu elkarrekin?
Ekitaldi honen helburua lantzen ari diren proposamenak entzutea, eztabaidatzea eta ekarpenak egitea izango da. Etorkizunerako ideia berriak ezagutu eta elkarrekin sortu nahi badituzu, gonbidatuta zaude parte-hartzera!
2024ko martxoaren 5a,asteartea| 17:30-19:00
Lekua: Badalab. Errenteria
Hizkuntza: euskara
Saio irekia, beharrezkoa izena ematea
Gobernantza maila anitzak
Nazio Batuen Local 2030 idazkaritza ezagutu eta Gobernantza maila anitzen inguruan sakontzeko. Gobernantza maila anitzez arituko gara saioan Asier Aranbarrirekin, Trantsizio sozialaren eta 2030 agendaren idazkaritzako Eusko Jaurlaritzako arduradunarekin eta Bruselasetik zuzeneko konexio egingo dugu Andoni Iriondo Ekolider kide ohiarekin.
2024ko martxoaren 19a, asteartea | 17:00-21:00
Lekua: Bilbo. Donostiatik abiatuko gara autobusez
Hizkuntza: euskara
Saio irekia, beharrezkoa izena ematea | Aforo mugatua autobusa bete arte
Laguntzailea: UIK, UPV/EHUko Udako Ikastaroak Fundazioa