Bihotz Berdeak programaren gazteak Gnat Zineman
Martxan da Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldia, Gnat Zinema. Laugarren edizio hau otsailaren 27tik martxoaren 1era arte ospatuko da.
Egitarauan, naturarekin lotutako ikusentzunezko edukiak eta solasaldiak, eta, bereziki, pertsonek naturarekin duten harremana islatzen dutenak, harreman horietan sakondu asmoz.
Kutxa Fundazioak Bihotz Berdeak programaren bitartez IV. Gnat Zinemarekin bat egiten du; Bihotz Berdeek bertan parte hartuko dute, zehazki, naturako soinuen ehiztaria den Carlos de Hitaren “Con el oído del búho” proiekzioan.
Proiekzio honetan, argazkiak, bideoak, Carlos de Hitaren hitzak eta batez ere naturaren soinuek osatzen duten paisaia izango dira protagonistak, eta nola ez, soinu-paisaia horren osaketan, Bihotz Berdeek parte hartu dute.
Carlos de Hita, esperientzia handiko pertsona da naturako soinuen diziplina berezi honetan. 30 urtetik gora daramatza naturako soinuak ehizatzen eta soinu bildumak egiten.
Proiekzioaren amaieran, soinu ehiztari moduan hainbat Bihotz Berdeek programaren saioetan zehar grabaturiko soinuak ipiniko ditugu, eta Carlos de Hitaren esperientzia zabaletik, beraiek aztertu eta naturaren soinuen ehiztari izateko gomendioak emango ditu.
Soinuen balio eta beraiekin naturara egin daitekeen hurbilketa berezi batez gozatzeko, saio ezin hobea da. Sarrerak doakoak esteka honetan.
Egitaraua
- 2024ko otsailaren 27a, asteartea | 19:00
Lekua: Donostiako Antzoki Zaharra
Dokumentala: Amalur. Elkarrizketarik gabe.Zuzendaria: Egoi Suso
Jarraian, solasaldia zuzendariarekin - 2024ko otsailaren 28a, asteazkena | 19:00
Lekua: Donostiako Antzoki Zaharra
Dokumentala: Con el oído del búho, gaztelaniaz. Zuzendaria: Carlos de Hita
Jarraian, soinu lantegia zuzendariarekin eta Kutxa Fundazioako programaren gazteekin - 2024ko otsailaren 29a, osteguna | 19:00
Lekua: Donostiako Antzoki Zaharra
Dokumentala: Hijos del hielo, de Director: Óscar Darío Jiménez
Ondoren, zineforuma Zertarako balio du natura?, euskaraz, Unai Pascualekin - 2024ko martxoaren 1a, ostirala | 19:00
Lekua: Tolosako Topic
Dokumentala: De parque en parque: Doñana, gaztelaniaz. Zuzendaria: José Ramón González
Ondoren, solasaldia Joaquín Araújo eta Miguel Delibesekin.
Egitaraua osoa(pdf-a)
Sarrerak doakoak dira.
Informazioa eta sarrerak HEMEN.