Bihotz Berdeak, ornitologia irteera

Descripcion Corta
Pasa den igandean, otsailaren 25ean, Bihotz Berdeek, Txingudiko...
Texto largo

Pasa den igandean, otsailaren 25ean, Bihotz Berdeek, Txingudiko Ekoetxearen bitartez, Plaiaundiko hezeguneetan hegaztien behaketa saio batez gozatzeko aukera izan zuten.


Hegaztiak, Bihotz Berdeen artean interes handia sortzen duen bizidun taldea da, ornitologo zaletu asko ditugu gure artean eta mundu mailan ere, interes eta balio turistiko handiko jarduera dugu.

Euskal Herriko zeru gainetik, mundu mailan dauden hegaztien migrazioen ibilbide nagusietako bat igarotzen da, eta Plaiaundiko hezeguneak migrazio horietan doazen milaka hegaztientzat atseden gunea bilakatzen da. Atseden hartzeaz gain, bertan elikatzen dira migrazioekin jarraitu aurretik eta, beraz, hegaztien behaketarako eremu ezin hobea dugu Plaiaundiko hezegunea, zorte handia dugu.

Txingudiko Ekoetxeko Paul Ortuzar ornitologoarekin eta bere urtetako esperientzia lagun, Plaiaunditik barrena ibili ziren Bihotz Berdeak hegaztien behaketarako oinarrizko kontzeptuak ikasiz, hala nola, prismatikoen maneiua, behaketa puntuen aukeraketa, identifikaziorako gakoak, Plaiundiko hezegunearen garrantzia, espezieen migrazioak…

Guzti honekin, Bihotz Berdeek bi orduko ibilbide bat eginez, kopeta zuriak, anatidoak, txirri arruntak eta hezegunetako hainbat espezie behatu eta identifikatzeko aukera izan zuten, hezeguneen garrantzia ekologikoa barrutik ikusiz eta hegaztien behaketarako oinarrizko jakintza guztia bereganatuz.

Hemendik aurrera bakoitzaren esku egongo da prismatikoak eskuan, ornitologian sakontzea.


240225 BihotzBerdeak 1 240225 BihotzBerdeak 3
Imagen Listado
Temática
Ingurugiroa
Fecha
Fecha Texto
2024ko otsailaren 27a