Habitataren biologia azterketa eta eztabaidagai

Descripcion Corta
San Isidro egunean Kutxa Ekogunean udaberriari ongietorria egiteko jaiaren...
Texto largo

San Isidro egunean Kutxa Ekogunean udaberriari ongietorria egiteko jaiaren arrakastaren ondoren, eguzkiak ere bat egin zuelarik festarekin, Kutxa Kultur-ek Tabakaleran dituen guneetan Bioeraikuntzaren I. Astea hasi zen Ekogunearen parte-hartze aktiboarekin, eta, eguneroko jarduerekin, larunbatera arte luzatuko da. Bioeraikuntza edo habitataren biologiak gizakiak bere ingurune eraikiarekin duen harremana aztertzen du, hor, etxebizitzan edo lantokian, pasatzen baitugu gure denbora gehiena.

Imagen Listado
Temática
Ingurugiroa
Fecha
Fecha Texto
2016ko maiatzaren 19a