Kutxa Ekogunea Bioterran

Descripcion Corta
Bioterra, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien...
Texto largo

Bioterra, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka, ekainaren 3tik 5era izango da Ficoban.
Bioterra garapen iraunkorrean eta kontsumo arduratsuan kontzientziatuta dauden profesionalek eta erabiltzaileek galdu ezin duten hitzordua da.170 erakusketari eta 3 mundu:Bioterra, Geobat eta Naturall.

BIOTERRA gunean, nekazaritza ekologiko ziurtatutako elikagai-enpresek erakusten dute, %100 organiko ziurtatua den ehungintzakoek, kosmetika ekologiko ziurtatukoek...

NATURALL, Osasun eta Ongizate Gunean kosmetika eta higiene naturaleko produktuak, ehungintzakok eta osagarri naturalak, habitat osasungarria, terapia naturaletarako osagarriak, ekoturismoa, erremedio naturalak, prentsa espezializatua eta abar aurkituko dituzu.

GEOBAT gunean, geobiologia, bioeraikuntza eta energia berriztagarriei buruzko erakusketariez gainera, leku bat ere egongo da geobiologia, bioeraikuntza eta energia berriztagarrien erakustaldietarako.

Kutxa Ekoguneak stand bat izango du Bioterran. Haur Parkea eramango dute, bertan sarrerak erosteko aukera eskainiko dute, Ekiren laguna txartela egiteko aukera eta zozketa berziak antolatuko dituzte, bazkide izateko txartelak eta sarrerak zozketatuko dituzte.

EKO esperientzia bizi ezazu!


Informazio gehiago HEMEN

Imagen Listado
Temática
Ingurugiroa
Fecha
Fecha Texto
2016ko maiatzaren 30a