2025erako Gipuzkoako gizarte eta kultur ekimenetarako laguntzen deialdia martxan
Kutxa Fundazioak 2025erako Gipuzkoako gizarte eta kultur ekimenetarako laguntzen deialdi berriaren irekiera iragarri du biharko, urriak 30.
Aurtengo edizioan gizarteratzea, ongizate komunitarioa, jasangarritasuna eta herritarren ahalduntzea sustatzen dituzten ekimenak nabarmenduko dira.
2025eko deialdia Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) erantzuten dieten funtsezko zenbait esparrutan oinarritzen da. Horien artean, pobrezia, gizarteratzea eta bizikidetza jorratzen dituzten proiektuak nabarmentzen dira, pertsona eta kolektibo ahulei laguntzeko ikuspegiarekin. Gizarte-ongizatea eta autonomia pertsonala ere sustatu nahi dira, ahalduntzea eta parte-hartze komunitarioa sustatuz. Beste interes-eremu bat zahartze aktiboa da, bakardadeari aurre egiten dioten eta belaunaldien arteko harremanak sustatzen dituzten ekimenei arreta berezia eskainiz.
Era berean, deialdiak genero-berdintasuna eta gizarte-ekitatea, haurren eta gazteen babesa eta balioetan heztea sustatzen duten proiektuak babesten ditu, herritartasun kritikoa, kontzientea eta plurala lortzeko. Kulturaren arloan, arte-sorkuntza eta herritarrek kultura-ekitaldietan parte hartzea sustatzen duten ekimenak bultzatuko dira.
Horrez gain, lehentasuna emango zaie jasangarritasunerako hezkuntzan eta klima-aldaketaren aurkako borrokan lan egiten duten proiektuei, herritarrak larrialdi ekologikoaren inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin. Azkenik, euskararen sustapena ere babestuko da, euskal gizartearen elementu inklusibo eta kohesionatzaile gisa.
Gipuzkoako irabazi asmorik gabeko erakundeek 2025an garatu beharreko gizarte edota kultura ekimenetarako laguntzen edizio bihar, urriak 30 irekiko da, 09:00etan, eta abenduaren 9an, 14:00etan, amaituko da izena emateko epea.
“Aztarna Ekosoziala” programaren baitako laguntza
Konpromisoa bultzatuz lan-ildoan aurki daitekeen programa honetako ekimen sorta anitzaren baitan, Kutxa Fundazioak Nazio Batuen 2030 Agendarekin duen konpromisoa erakusteko helburua dauka diru-laguntza honekin.
Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko bidean, garrantzitsua da tokian bertan jardutea, Nazioarteko Agenda 2030arekiko inplikazio kolektiboa aktibatzea eta lankidetza sustatzea, natura eta biodibertsitatea babestuz klima larrialdiari aurre egiteko besteak beste.
Gipuzkoako pertsonen eta erakundeen konpromiso ekosoziala aktibatzeko helburuari erantzuten duen programa da Aztarna Ekosoziala, eta Gipuzkoako hirugarren sektore ekosoziala sendotzen laguntzeko ekimenak biltzen ditu.
Erakunde onuradunek proiektuaren aurrekontuaren % 75era arteko laguntza jaso ahal izango dute, 20.000€ gehienez banakako proiektuetarako eta 50.000€ lankidetza-ekimenetarako. Gainera, Kutxa Fundazioak bereziki lagunduko ditu Gipuzkoako gizarte-ehuna sendotzen duten lankidetza-proiektuak.
Eskaera egiteko epea irekita dago abenduaren 9a arte.
- 7114
- Inspira Bizitzak, 1500 partaide inguru 2024ko edizioan
-
Inspira Bizitzak: profesionalen eta ikasleen arteko topagunea.
- 2024ko azaroaren 05a
- /eu/berriak/inspira-bizitzak-1500-partaide-inguru-2024ko-edizioan
- 7104
- Lan-eskaintza | Jarduera Ekosozialerako Teknikaria
-
Kutxa Fundazioan hirugarren sektore ekosozialaren eremuan jantzia dagoen pertsona baten bila gabiltza...
- 2024ko urriaren 31a
- Fundazioa
- /eu/berriak/lan-eskaintza-jarduera-ekosozialerako-teknikaria
- 7103
- Lan-eskaintza | Hezkuntza Ereduetako Teknikaria
-
Kutxa Fundazioan hezkuntza eremuan jantzia dagoen pertsona baten bila gabiltza...
- 2024ko urriaren 31a
- Fundazioa
- /eu/berriak/lan-eskaintza-hezkuntza-ereduetako-teknikaria
- 7097
- 2025erako Gipuzkoako gizarte eta kultur ekimenetarako laguntzen deialdia martxan
-
Eskaera egiteko epea irekita dago abenduaren 9a arte.
- 2024ko urriaren 29a
- Fundazioa
- /eu/berriak/2025erako-gipuzkoako-gizarte-eta-kultur-ekimenetarako-laguntzen-deialdia-martxan
- 7096
- Tokiko talentua Balenciagan Kutxa Fundazioaren eskutik
-
Gipuzkoako labeldun hiru bilduma aurkeztu ziren
- 2024ko urriaren 28a
- Kultura
- /eu/berriak/tokiko-talentua-balenciagan-kutxa-fundazioaren-eskutik