Animalia

Descripcion Corta
Eureka! Zientzia Museoaren ANIMALIA aretoak hiru ekosistema bereizi ditu,...
Texto largo

Eureka! Zientzia Museoaren ANIMALIA aretoak hiru ekosistema bereizi ditu, eta giro berezi horien adierazgarri diren 20 bizidun espezietik gora jarri ditu erakusgai, 260 m 2-ko azalera duen instalazio batean.

Erakusketa iraunkor horren bitartez, animalien eta haien ingurumenaren aurrean daukagun jarrera hobetu nahi du museoak, eta ez-jakintasunaren ondorioz hartu ditugun ohitura txarrak saihestu.

Animalia horien guztien artean, honako espezie hauek nabarmendu behar ditugu:
  • Tamainarengatik, pitoi-suge albinoa. Erakusgai duguna oraindik gaztea bada ere, hazkundea amaitzean 7 metro ere neur dezake, eta 150 kilo pisatu.

  • Bere toxinaren ahalmenarengatik, urre-koloreko igela. Agian hori da erakusketako espezierik deigarriena, urre-kolore bizi-bizia daukalako, harekiko zuzeneko harremanak berekin dakarren arriskuaren adierazgarri. Izan ere, bere pozoiaren toxinaren gramo bat nahikoa izan liteke 100.000 pertsona hiltzeko. Ezbairik gabe, naturan aurki dezakegun pozoirik sendoena da.
  • Arrantzarako darabilen estrategia bereziarengatik, kaiman-dortoka. Haragijalea da, eta mingaina egokitua dauka. Izan ere, bi zizareren itxura dauka mingainak, eta horri esker arrainak ahutzetara erakartzen ditu harrapatzeko.
  • Modu sinestezinean zintzilikatzeko duen gaitasunarengatik, pantera-kamaleoia. Kolore urdin biziarengatik nabarmentzen da, baita buztan oratzailearengatik eta hatzen jarrerarengatik ere; izan ere, elkarren auka jarrita dauzka hatzak, eta horri esker pintza moduko bat egiten du, adarrei sinetsi ezinezko jarreretan heltzeko.

  • Azalaren leuntasunarengatik, lehoinabar-gekoa. Musker handia da, eta Ekialde Ertaineko eremu lehorretan bizi da, Irandik Pakistanerainoko tartean. Azal leun-leuna dauka.

  • Ugaltzeko ahalmen bereziarengatik, Freddy arraina. Espezie horretako emeak ar bihur daitezke ingurumen-egoerak hori eskatzen duenean, ugalketarekin zerikusia duten arrazoiengatik oro har.


Eureka! Zientzia Museoa
Mikeletegi pasealekua, 43-45.20009 Donostia

T- [+34] 943 012 478¦ eureka@eurekamuseoa.es¦www.eurekamuseoa.es

Imagen Listado
Temática
Zientzia eta hezkuntza
Fecha
Fecha Texto
2015ko abenduaren 15a