Topaketak puntako ikerlariekin

Descripcion Corta
Gaur, martxoaren 25a,Top@DIPC - Zientziarekin Solasean topaketen XII....
Texto largo

Gaur, martxoaren 25a,Top@DIPC - Zientziarekin Solasean topaketen XII. edizioa ospatu da Eureka! Zientzia Museoan.

Bertan, Euskal Herriko bigarren hezkuntzako eta batxillergoko ikasleek, Albert Fert fisikaria (Fisikako Nobel Saria 2007), Maria Vallet-Regí kimikaria (2018ko Jaime I.a Erregea Saria Oinarrizko Ikerketan), eta María Martinón paleoantropologoarekin (CENIEH-ko zuzendaria) solasteko aukera izango dute Pedro Miguel Etxenike fisikariak moderatuko duen ekitaldian. Zientzialari gonbidatuek euren esperientzia profesionala helarazi eta ikasleen galderei erantzungo dizkiete jardunaldian.

Topaketa honen xedea ikasleen artean ikasketa zientifikoekiko bokazioa sustatzea da, eta aldi berean ikasle gazteen ezagutzarekiko grina piztea. Ekimenak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren babesa du, Eureka! Zientzia Museoaren laguntza jaso du eta Telefónicaren lankidetza berezia ere, zeinak parte-hartzaileek proposatutako galderen artean galderarik interesgarriena sarituko duen.

Hona hemen topaketa:



TopaDIPC

Imagen Listado
Temática
Zientzia eta hezkuntza
Fecha
Fecha Texto
2022ko martxoaren 25a