Aste Santuko udalekuak Eureka! Zientzia Museoan

Descripcion Corta
Eureka! Zientzia Museoak aurtengo Aste Santu eta Pazko Astean udaleku...
Texto largo

Eureka! Zientzia Museoak aurtengo Aste Santu eta Pazko Astean udaleku dibertigarriak proposatu nahi ditu hauen oinarri nagusia zientzia, astronomia eta teknologia izango direlarik. Jolasaren eta esperimentazioaren bidez, txikitatik ezagutza, sormena, irudimena eta pentsamendu zientifikoa ezagutzeko jakin-mina sustatu nahi dugu.

Txandak:

  • apirilaren 3tik 5era
  • apirilaren 11tik 14ra

Zientzia Txokoa edo Zientzia-udalekuak (4-10 urte)

Zientziaren eta teknikaren inguruko hainbat jarduera eskainiko dira, astronomiarekin, mekanikarekin, paleontologiarekin, optikarekin eta abarrekin lotutako alderdiak modu ludiko eta entretenigarrian ikasteko. Ekitaldi desberdinen programa jarri dugu zuen eskura, gai desberdinekin.

Udaleku teknologikoak(8-14 urte)

Udaleku teknologikoak, Doplay enpresaren eskutik: Dronen eta Roblox bideo-jokoaren diseinua eta programazioa izango dira udaleku honetan egingo diren jardueretako batzuk, partaide bakoitzaren benetako sormena askatuz.

Astronauten Akademia - Mission X (8-12 urte)

Mission X astronauten akademia: NASA, ESA eta UK Space Agencyk garatutako hezkuntza programa dibertigarria da eta bertan, haurrek astronatua batek egin beharreko ekintza praktikoak egin beharko dituzte.

Udalekuen izen-ematea www.eurekamuseoa.eus webgunean edo Zientzia Museoko harreran egin daiteke, martxoaren 1etik aurrera.

Informazioa: www.eurekamuseoa.eus| eureka@eurekamuseoa.eus|943 012 478


Zientzia Txokoa teknologikoak3 MissionX3
Imagen Listado
Temática
Zientzia eta hezkuntza
Fecha
Fecha Texto
2023ko martxoaren 01a