Arotz-Eneako Ingurumen Hezkuntza Programa esleitzeko lehiaketa

Descripcion Corta
Arotz-Enea finkan garatuko den Ingurumen Hezkuntza Programa betetzeko eta...
Texto largo

Arotz-Enea finkan garatuko den Ingurumen Hezkuntza Programa betetzeko eta ebaluatzeko zerbitzua eslaitzeko baldintza teknikoen plegua

Baldintza teknikoen plegua...(pdf formatuan)

1 XEDEA


Kontratuaren xedea da Ingurumen Hezkuntza Programa betetzeko eta ebaluatzeko zerbitzua ematea, programa hori Arotz-Enea finkan garatuko dela jakinik 2016-2017 ikasturtean zehar, 2016ko irailaren 1etik 2017ko ekainaren 30era.


2 EGIN BEHARREKO ZERBITZUA


Zerbitzua Arotz-Enea finkan garatzen den ingurumen hezkuntza programa martxan jartzea, kudeatzea eta zaintzean datza. Aipatutako programa Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzat da eta bi, hiru, lau eta bost eguneko egonaldiak antolatzen ditu, eguneko gehienez ere 84 partaideekin.

Arotz-Enea finkan hauxe dago:

- Bere baitan logelak, bainugelak, sukaldea, jangela eta bulegoak hartzen dituen eraikin nagusia.
- Jardueretako alboko eraikina.
- Aire zabaleko jolas eta kirol parkeak.
- Pilotaleku estalia.

3 BALDINTZA OROKORRAK eta ZERBITZUAREN FUNTZIONAMENDUA

BALDINTZA OROKORRAK

  • Elkarteak ingurumen hezkuntza programaren edukiaren proposamena aurkeztu behar du, gauzatuko diren jardueren xehetasunak barne, bi, hiru, lau eta bost eguneko egonaldiak bereizita.
  • Elkarteak Arotz-Eneako instalazioetan ingurumen hezkuntzaren programan proposatutako jarduerak zaintzeko eta egiteko monitore gaituen taldea izango du, euskaraz zein gaztelaniaz. Kontratatutako enpresak proposatutako jardueretan denbora guztian prestatutako behar adina monitore dagoela bermatuko du, ikastetxeetan eskainitako programaren kalitatea bermatzearren.
  • Monitore-taldean monitore berri bat sartu behar denean, kontratatutako enpresak Kutxa Fundazioari jakinaraziko dio eta bere CV bidaliko dio eskatutako profilarekin bat datorrela egiaztatzeko.
  • Monitoreek merkatuko lansari duina jasoko dute eta Kutxa Fundazioaren Zuzendaritzan ziurtatuko da.
  • Monitoreen taldekideak aipatutako ingurumen hezkuntzako jardueraren bat Arotz Eneako esparruan betetzen ari direnean, enpresak emango dien uniformea, Kutxa Fundazioaren aipamenik ez duena, eramango dute jantzita denbora guztian.
  • Ikastetxeetako egonaldien egutegia jaso eta gero, enpresak dagokion kudeaketa eta segimendua egingo du eta horretarako ikastetxeekin harremanetan egongo da e-mail eta telefonoz behar den guztietan:

- ikastetxe guztietako egonaldien datak egiaztat
- ikastetxe guztietako partaideen kopurua egiaztatu
- egonaldiaren aurretik, ikastetxe guztietara informazioa bidaliko da gauzatuko diren jarduerak, ikasleek ekarri behar duten materiala eta irakasleentzat interesgarria izan daitezkeen gauza guztiak zehazteko.
- gertakarien kudeaketa
- ikasle-taldearekin batera etorritako irakasleei zein ikasleei zuzendutako gogobetetze-galdeketen kudeaketa
- kobratzeko prozesurako agiriak prestatzea
- sor daitezkeen beste gestio batzukconfirmación de los días de estancia de cada centro

  • Horrez gain, enpresak 2017-2018 ikasturteko egonaldien egutegia prestatu beharko du Kutxa Fundaziotik inskripzioen zerrenda jaso eta gero, eta horretarako ikastetxeekin harremanetan egongo da e-mail eta telefonoz behar den guztietan.
  • Enpresako arduradunek helburu horretarako izendatutako Kutxa Fundazioko arduradun batekin elkartuko dira hilean behin gutxienez.
  • Halaber, hilero txosten labur bat prestatuko dute parte hartutako talde bakoitzaren oinarrizko datuak (ikastetxea, egonaldiaren datak, ikasle-kopurua, lagundutako irakasle kopurua eta erabilera-kopurua) biltzen dituena.
  • Ikasturtearen amaieran enpresak jardueren memoria osoa bidali behar du egindako galdeketa guztiekin batera.
  • Enpresak programak eratutako informazio eta agiri guztiak eskura edukiko ditu aldi oro.
  • Enpresaren kontura joango dira honako zerbitzu hau garatzeko beharrezkoak diren material suntsikor guztiak.

JARDUERA EREMUA

Kontratu honen bitartez esleituko diren jarduerak Arotz-Eneako finkan (kokalekua: Santa Cruz kalea z/g, 31878 Etxarri-Larraun, Nafarroa) eta bere inguruan garatuko dira.

MEMORIA ARGIGARRIA

Zerbitzua emateko aukera izango duen kontratatutako enpresak memoria argigarria aurkeztuko du zerbitzu-mota hau eta zehazkiago lehiaketa honen helburua betetzeko duen ahalmena adieraziz. Memoria horretan, gutxienez, ondoko alderdi hauek jasoko dira:

  • Zerbitzu-mota honetan eta lehiaketa honen helburuan izandako esperientzia, bereziki azken 3 urtetan.
  • Emango den zerbitzuaren deskribapena: ingurumen hezkuntzako programaren edukiaren proposamena eta lan-antolaketaren proposamena, garatuko diren egitekoak zehaztuz, bai eta ezaugarriak, erabiliko diren baliabide materialak (ekipamendua, produktuak…) egitekoak garatzeko ardura duen lantaldea eta proposaturiko ordutegia ere.
  • Proposamen ekonomiko zehatza, hileroko zenbatekoen arabera edo egonaldiko banakako zenbatekoen arabera antolatu daitekeena.

Esleipena burutu eta gero, Kutxa Fundazioak esleipena lortu ez duten enpresa guztiek bidalitako informazioa ezabatuko duela agintzen du.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Esleipena gauzatu baino lehen, hautatutako enpresak jakinarazi eta hurrengo bost egun balioduneko epean, ondoko agiriak aurkeztu behar ditu:

  • Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (agiri eguneratua).
  • Nahitaezko giza sorospen edo aseguru guztiak ordainduta daudenaren egiaztagiria (ziurtagiria).
  • Foru Ogasuneko zerga eta betebehar guztiak ordainduta daudenaren ziurtagiria.


Agiri hauen guztien originala edo fotokopia kautotua edo konpultsatua aurkeztuko da.

ESLEIPENDUNAREN BETEBEHARRAK

Esleipendunaren betebeharrak izango dira:

a) Kutxa Fundazioaren Zuzendaritzak ezarritako ildo nagusiak gordetzea eta betetzea.
b) Erabiltzaileei (eskola-umeak kasu honetan) kalitateko zerbitzua ematea, BALDINTZA OROKORRAK delako atalean deskribatzen denari jarraituta.
c) Enpresa esleipendunak sekretupekotzat hartutako kontratatutako zerbitzuei buruz ezagutu ditzakeen datu guztien identitate eta sekretua gorde behar du. Esleipendunak kalte-ordainak ordainduko dizkio Kutxa Fundazioari eta kaltea jasandako pertsonari isilpean gordetzeko betebehar profesionala eta izaera pertsonaleko datuak babesteko legea haustearen ondorioz eragindako kalte eta galerengatik.
d) Utzitako lokalak eta materialak egoera onean zaintzea.
e) Eskaintza honetan deskribatutako zerbitzuak gauzatu ahal izateko beharrezkoa den lantaldea izatea.
f) Esleipendunak uneoro bete beharko ditu enpresa bezala dagozkion betebehar guztiak, zerga, lan, Gizarte Segurantza, laneko segurtasun eta higienearen alorretan eta alor sindikalean. Betebehar horiek betetzea aipatutakoen eta ez beste inoren erantzukizuna izango da, eta Kutxa Fundazioak horri lotutako betebeharretik salbuetsita egongo da. Era berean, esleipendunak bete beharko ditu kontratua gauzatzen den bitartean ematen diren arauak.
g) Esleipendunaren ardurapeko partaide eta langileen portaera egokia zaintzea eta zerbitzu arretatsua ematea.
h) Gertakarien inprimakiaren bitartez, aldizka Kutxa Fundazioko arduradunari eraikin, modulu eta instalazioen mantenuaren inguruan ikusitako gabeziak edo egoera txarrean dauden alderdi guztien berri emango zaio, taldeentzako arreta-zerbitzuan aritu bitartean.
i) Emandako zerbitzuen kalitatearen eta egon daitezkeen hutsegiteen ardura izatea. Esleipenduna erantzukizunik gabe geratuko da atzemandako akatsak Kutxa Fundazioaren Zuzendaritzako aginduaren emaitza zuzena direnean soilik.
j) Zerbitzua gauzatzeko beharrezkoak diren jardueren ondorioz eragindako kalte-galerak ordaintzea.
k) Kontratutik sortzen diren eskubide eta betebeharrak ez zaizkio inori emango edo transferituko Kutxa Fundazioko Zuzendaritzaren baimen bezeria izan ezean.
l) Sortuko diren zergak, tasak edo konpentsazioak eta bestelako gastu guztiak esleipendunaren kontuan joango dira eta eskaintzaren barruan daudela ulertuko da.

ERANSKINAK I y II

Eranskinak I etaII (pdf formatuan).


Eskaintza, eranskinekin batera, e-mailez bidaliko da kutxa@kutxa.eus helbidera eta gaian Arotz-Enea Egonaldiak adieraziko da.
Helbide honetara bertara bidal daitezke sor daitezkeen dudak.

Eskaintza aurkezteko muga-eguna: 2016ko abuztuaren 15.
Emaitzaren berri emango da 2016ko abuztuaren 19an.

Imagen Listado
Temática
Zientzia eta hezkuntza
Fecha
Fecha Texto
2016ko uztailaren 29a