Pertseiden une gorena

Descripcion Corta
Badator izar iheskorren urteko euririk ospetsuena, Pertseidak, beren...
Texto largo

Badator izar iheskorren urteko euririk ospetsuena, Pertseidak, beren punturik gorena datorren ostiraletik larunbaterako gauean izango dutelarik. Egia esateko, ez dira izarrak, hauts-partikula goriak baizik. Egun hauetan guztietan, Eureka! Zientzia Museoko Planetarium-eko saio bakoitzaren hasieran, monitore batek izar iheskorren euriaren fenomeno astronomikoa azaltzen du. Saioak 12:00etan eta 18:00etan dira euskaraz, eta 13:00etan eta 19:00etan gaztelaniaz.

Pertseiden meteoroak uztailaren 24tik abuztuaren 22ra ikusi ahal izango dira, baina jardueraren maximoa abuztuaren 12aren eta 13aren arteko gauean gertatuko da. Tamalez, ilargiak nahiko fase haundia izangu du (%70a) eta ikusgai egongo da goizaldeko 2ak arte. Horrek eragotziko du pertseidarik ahulenak ikustea.


Eureka! Zientzia Museoan, fenomenoaren azalpena planetarioan eta pertseiden leihaketa.

Planetarioan azalduko dizugu egunero abuztuaren 14a arte, eskeintzen diren saio guztien hasieran. Azalpenaren ondoren Pertseiden simulazio bat jarriko dugu eta zenbatu beharko dituzu. Meteoro kopurua asmatzen baduzu urte osorako lagun txartel familiar bateko zozketan parte hartuko du.

Saioak:
>> 12:00tan eta 18:00etan euskaraz
>> 13:00etan eta 19:00tan gaztelaniaz

ZER EGIN PERTSEIDAK IKUSTEKO?

Urtero, egun hauetan, Lurrak Swift-Tuttle kometaren orbita zeharkatzen du. Kometa honek 130 urteko periodoa du eta eguzkitik hurbil 1992an pasa zen azken aldiz. Kometaren orbitaren zonalde hau kometak utzitako partikula txikiez beteta dago (ondar aleak bezalakoak edo txikiagoak). Partikula hauek Lurreko atmosferara sartzen direnean, marruskadurarengatik baporatu egiten dira altuera haundian (100 kmtan). Segundu batzuetan, partikulak izar bat balitz bezala distira egiten du eta horregatik “izar iheskorra” izena jartzen zaio.

ZER EGIN PERTSEIDAK IKUSTEKO?

Behaketa-tokia edozein izan daiteke zeru ilun bat ikusten uzten badigu. Hobe da horizonte garbia duen toki bat aukeratzea (eraikin, zuhaitz edo mendi gabea), eta ez da behar instrumentu optikorik, horiek gure zeru eremua mugatu besterik ez baitute egingo.
Pertseidak Perseo konstelaziotik sortzen direla ematen duen arren, zeruko edozein aldean ikus daitezke. Erosoena etzanda egotea da eta zerura begira, hori bai, manta batekin estalita gaudela. Ilargia zeruan baldin badugu, hobe da zeruaren bestaldera begiratzea edo eta ilargiaren irudia objektu batekin estaltzea, zuhaitz batekin adibidez.
Pertseidak ikusteko momenturik onena, 12aren eta 13aren arteko gaua izango da, goizeko 2ak eta 4ak artean, Ilargia sartu eta gero eta zerua ilun iluna denean.

perseidas2

BESTE IZAR IHESKORREN EURIAK

Dena den, hau ez da urteko izar iheskorren euri bakarra. Urtea bukatu bitartean hurrengo bi hauek kontuan hartzeko dira.

  • Urriak 20/21- Orionidak
    Orionidek marra distiratsuak uzten dituzte eta meteoroen buruak nahiko distiratsuak izan ohi dira.

  • Azaroak 16/17- Leonidak
    Historikoki, Leonidek izar iheskor euririk haundienak sortu dituzte, mila meteoro orduko.
    Izar iheskor euri hauek 33 edo 34 urteetan behin gertatzen dira baina oraingoan ez dugu itxaroten euri haundia eta 10 eta 15 meteoro orduko ikustea espero da.
Imagen Listado
Temática
Zientzia eta hezkuntza
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2016ko abuztuaren 11a