Eureka! Zientzia Museoak ikasturte berriko eskola-programazioa argitaratu du

Descripcion Corta
Eureka! Zientzia Museoak, joan zen ikasturtean, urtero ikastetxeen eskura...
Texto largo

Eureka! Zientzia Museoak, joan zen ikasturtean, urtero ikastetxeen eskura jartzen duen eskaintzan parte hartu zuten 66.330 ikasle hartu zituen. Hastear dagoen 16-17 ikasturterako programazioa dagoeneko argitaratu dute eta hainbat berritasun eskaintzen ditu; Haur Hezkuntza, Lehen Irakaskuntzako hiru zikloak, Bigarren Irakaskuntzako bi zikloak eta Batxilergoa hartzen ditu barnean. Tailerrak, Planetariumeko saioak eta erakusketa iraunkorrerako bisitak dira proposamenaren oinarria.

Jarduerak

  • Tailerrak
  • Planetariuma
  • Erakusketa iraunkorra (museoa, Animalia, Plastination):
    • bisita librea
    • bisita gidatua (50 ´)

Hizkuntzak

Lau hizkuntzatan eskaintzen dira jarduerak: euskaraz,gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Hezkuntza mailak

  • Haur Hezkuntza
  • Lehen Hezkuntza
  • Bigarren Hezkuntza
  • Batxilergoa

Liburuxka deskargatu HEMEN


Erreserbak

Eureka! Zientzia Museoa
Mikeletegi Pasealekua, 43-45.20009 Donostia

T- [+34] 943 012 478¦ reservas@eurekamuseoa.es ¦ www.eurekamuseoa.es

Imagen Listado
Temática
Zientzia eta hezkuntza
Fecha
Fecha Texto
2016ko abuztuaren 25a