Robotika, paleontologia eta CSI Eureka!-n

Descripcion Corta
Datorren larunbatean eta hilabetea bukatu arteko gainerako larunbatetan,...
Texto largo

Datorren larunbatean eta hilabetea bukatu arteko gainerako larunbatetan, robotika eta bideojokoei buruzko ikastaroa izango da Eureka! Zientzia Museoan, 8 eta 16 urte arteko gazteei eskainita. Asteburuetan, 45 minutuko paleontologia-tailerrak "Dinosauroaren oinatzaren atzetik" jarriko ditu 6 urtez gorakoak; halaber, asteburuan museoko bisitariak gonbidatuta daude ordu erdiz polizia zientifiko bihurtzera, hilketa baten gertalekua ikertzeko.

Kezka berriak erakusten dituzten gazteei zuzenduta. Eginez ikasi eta dibertitzea da helburua. Hauek dira eskeintzen diren tailer ezberdinak: Robotika, Bide Jokoen programazioa, Dronak eta Gasolinazko autoak. GuztiakDoplayko profesionalen eskutik.

Datak: Urriaren 8, 15, 22 eta 29
Ordutegia: 10:30-13:30
Orduak: 15
Adina: 8-16 urte (2000 eta 2008 bitartean jaiotakoak)

Kontsultatu hemen tailerrak:www.doplay.es/tailerrak

Prezioak eta izen emateak hemen:

Eureka! Zientzia Museoa
Mikeletegi Pasealekua, 43-45.20009 Donostia

T- [+34] 943 012 478¦ eureka@eurekamuseoa.es¦www.eurekamuseoa.es


Imagen Listado
Temática
Zientzia eta hezkuntza
Fecha
Fecha Texto
2016ko irailaren 29a