Eureka!-n Bizitza Zientifikoen seigarren Topaketa izango da

Descripcion Corta
Gazteen artean zientzia-bokazioak sustatzea Eureka! Zientzia Museoak lortu...
Texto largo

Gazteen artean zientzia-bokazioak sustatzea Eureka! Zientzia Museoak lortu nahi duen helburu nagusietako bat da. Eremu horretan garrantzi berezia du Bizitza Zientifikoen Topaketak: DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleen topaketa-gune honetan, beren irakasleekin batera, esperientziak partekatuko dituzte zientzia, teknologia eta ikerketako profesionalekin. Topaketen seigarren edizioa aurten bi egunetan izango da: urriaren 24an eta azaroaren 7an, biak astelehenak.

Horrela, ikasleak sentsibilizatu nahi ditugu zientziara eta ikerketara benetan hurbilduta, ikasketak bukatutakoan dauden lan-aukeren eta irteeren sorta handia ikasleei azaldu nahi diegu, eta bokazio zientifikoak sustatu nahi ditugu.

Xede horrekin, ikasleek hitz egiteko eta zientziaren esparru guztiekin zerikusia duten profesionalei galderak egiteko eta iritziak trukatzeko gune bat sortu nahi da.Beraz, zientziarekin zerikusia duten ikasketak egin nahi dituzten ikasleek aukera izango dute lan-aukera zabal bat ezagutzeko eta zenbait ikasketaren inguruko edo horien arazoen inguruko galderak egiteko.


Jardunaldiak

Jardunaldia hobetzeko asmoz eta ikasle gehiagok parte hartu ahal izan dezaten, aurten bi jardunaldi antolatu nahi ditugu, azkena Zientziaren Astearen barruan:

>> urriaren 24an, astelehena
>> azaroaren 7an, astelehena

Egitaraua eta jardueraren deskripzioa

>> 09:00 Ikasleen harrera eta topaketaren inaugurazioa.
>> 09:30 - 11:00 Aukeratutako profesionalen 5 minututako komunikazioak. (Newton Auditorioan).
>>11:30 - 13:00 Posterren erakusketa eta ikasle eta profesionalen arteko topaketa (Da Vinci aretoan).

Informazio gehiago HEMEN

Eureka VidasCientificas3x1


Harremana

Eureka! Zientzia Museoa
Mikeletegi Pasealekua, 43-45.20009 Donostia

T- [+34] 943 012 478¦ eureka@eurekamuseoa.es ¦ www.eurekamuseoa.es

Imagen Listado
Temática
Zientzia eta hezkuntza
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2016ko urriaren 17a