Kutxa Fundazioak ApoyoDravet 2022 Saria jaso du
ApoyoDravet komunitateak bere 2022 Saria eman dio Kutxa Fundazioari, kategoria sozialean. Ekitaldia bere egoitzan egin da gaur, Donostiako Arbide dorreetan, Kutxa Fundazioko zuzendari nagusia, Ander Aizpurua, eta ApoyoDraveteko lehendakaria, Luis Miguel Aras, bertan zirela (irudian).
Kutxa Fundazioa gizarteratzearen esparruan sartzeagatik eta epilepsiadun gaixotasun arraroen arloan inplikatzeagatik saritu dute, eta, bereziki, eskola-adinean dauden adingabeen esku-hartze kognitiboko proiektuak (ebaluazio eta trebatze kognitibokoak), ApoyoDravetek sustatuak, bultzatzeagatik.
Halaber, ApoyoDravetek 2022 Sari bat Valentziako ‘Príncipe Felipe’ Ikerketa Zentroari (CIPF) eman dio, Dravet sindromearen eta epilepsia arraroen ikerketa bultzatzeagatik, Drosophila euliaren ereduan oinarritutako proiektuaren bidez. Ohorezko aipamena egin zaio Máximo Ibo Galindo CIPFko ikertzaile eta EHUko irakasleari, aipatutako ikerketa-lerroaren koordinazioagatik.
Dravet sindromea eta epilepsiadun gaixotasun arraroak dituzten pertsonen komunitatea da ApoyoDravet. Lankidetza-plataforma bat da, pazienteak eta senideak, boluntarioak eta laguntzaileak (zientzialariak, medikuak, psikologoak, hezitzaileak, teknologoak eta beste parte-hartzaile batzuk) biltzen dituena.
Erakundeak ikerketa zientifikoa, medikuntza, teknologia eta berrikuntza sustatzen ditu esku-hartze sozialean, pazienteen eta haien familia- eta gizarte-inguruneen bizi-kalitatea hobetzeko.
[irakurri gehiago prentsa-oharrean...]