Kutxa Fundazioak Garapenerako Lankidetzarako Laguntzen deialdi berria iragarri du

Descripcion Corta
Funtsak DAD-Kutxabankeko enplegatuen elkartearen, Jubikutxaren bazkideen...
Texto largo
  • Funtsak DAD-Kutxabankeko enplegatuen elkartearen, Jubikutxaren bazkideen ekarpenetatik lortzen dira.
  • Bildutako diru-kopurua Kutxa Fundazioak berdindu egiten du, bazkide laguntzaileen konpromisoa indartuz guztion ongizatearen eta gizarte-eraldaketaren alde.

Kontsultatu oinarriak

Eskabideak aurkezteko epea 2023ko urriaren 2an hasiko da, 9:00etan, eta 2023ko urriaren 31an bukatuko da, 14:00etan.

Informazio gehiago


Deialdi honen xedea, egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Gipuzkoan duten garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeei (Aurrerantzean GGKE) laguntza ekonomikoak ematea da lankidetza eta garapenaren arloan elkartasun lan nabarmena egiten duten elkarte eta entitateen proiektuei Hego Globaleko herrialdetan tokiko erakunde bazkide batekin.

Laguntzen deialdi hau ahalbidetzen duten funtsak DAD eta Jubikutxa erakundeetako bazkideen ekarpenetatik lortzen dira. Urtean bildutako diru-kopurua Kutxa Fundazioak berdindu egiten du, eta horrela indartu egiten da bazkide laguntzaileen konpromisoa guztion ongizatearen eta gizarte-eraldaketaren alde.

Duela hamar urte baino gehiagotik, Kutxa Fundazioa, Denon Artean Denetik (DAD-Kutxabankeko enplegatuen elkartea) eta Jubikutxa (Kutxako enplegatu erretiratuen, aurretik erretiratuen eta pentsiodunen elkartea) lankidetzan ari dira Hego Globaleko herrialdeetan, Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetzako proiektuetarako laguntzak kudeatzen.

Duela 25 urte baino gehiago, pobreziaren aurkako %0,7ko ekarpena aldarrikatzen zuten gizarte- mugimenduekiko sentikor zirelarik, lehengoko Kutxako langileek, DAD elkartearen barruan, “Hirugarren Munduari Laguntzeko Batzordea” sortu zuten. Historikoki, lortutako funtsekin garapenerako lankidetza-proiektu ugari laguntzeko aukera egon da.

Deialdi honen helburua, eremu hauetan garatzen eta bultzatzen dituzten GGKEei laguntzea da:

  • Era guztietako pobrezia errotik kentzea.
  • Osasuna.
  • Hezkuntza.
  • Emakumeen eta nesken jabekuntza eta berdintasuna.
  • Eraikuntza eta saneamendua.
  • Lana eta hazkunde ekonomikoa.
  • Kultura.

Ebaluazio batzordeak 2023ko abenduaren 1erako ebatziko ditu proiektuak.

Prentsa-oharra


Ayudas Cooperacion Desarrollo

Imagen Listado
Temática
Solidaritatea
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2023ko irailaren 29a