Bainu lagundua Kontxako hondartzan

Descripcion Corta
“Gurekin blai” programa uda osoan gauzatzen da Kontxan, Kutxa...
Texto largo

“Gurekin blai” programa uda osoan gauzatzen da Kontxan, Kutxa Solidarioaren laguntzaz; hondartzara iristeko zailtasunak gainditu eta itsasoan bainuaz gozatzeko aukera ematen du, sorosle adituek erabiltzen dituzten aulki anfibioei eta boluntarioen laguntzari esker. Mugitzeko arazoak dituzten ezgaituentzako eta pertsona nagusientzako zerbitzua da, egoitzetan, eguneko zentroetan edo elkarteetan egon nahiz partikularrak izan.

"GUrekin Bali" aniztasun funtzionala edota mugikortasun mugatua duten pertsonei bideratutako itsas bainuko programa, Kontxakohondartzan.

Doakoada eta Gipuzkoako edozein adineko pertsonaz gain bisitan datozen aniztasun funtzionala edota mugikortasun mugatua duten pertsona orori bideratutako zerbitzua da.

Laguntzailea: Kutxa Solidarioa

Helburuak

  • Hondartza egoera berdintsuan gerturatzea mugikortasun mugatua duten pertsonei.
  • Itsas bainuko laguntza erraztea.
  • Bizi kalitatea eta ongizatearen hobekuntzan laguntzea.


Aniztasun funtzionalean, ur-sorospen eta jarduera fisiko terapeutikoen formakuntza duten langile kualifikatuen esku burutzen da. Irisgarritasuna ahalbidetzeko laguntza teknikoak ziurtatzen ditu: transferentzia gruak, buggiak, itsas bainuko osagarriak,muleta bereziak, txalekoak, etab.

Gurekin Blai. Gurutze Gorria

Datak. Uztailaren 1etik irailaren 15era
Ordutegia. 10:00-14:00, astelehenetik ostiralera
Kokapena:Kontxako hondartzan (Gurutze Gorriko postuaren ondoan)
Hartu zure hitzordua. Telefonoa 943 22 22 22

Imagen Listado
Temática
Solidaritatea
Fecha
Fecha Texto
2016ko abuztuaren 11a