Parte-hartzea eta konpromisoa IV. Jaialdi Solidarioan

Descripcion Corta
Azaroaren 21ean, larunbata, Jaialdi Solidarioaren laugarren edizioa oso...
Texto largo

Azaroaren 21ean, larunbata, Jaialdi Solidarioaren laugarren edizioa oso arrakastatsua izan zen parte-hartze eta konpromiso aldetik, bereziki gure gizartean dauden migratzaileen eta iheslarien krisialdi humanitarioa landu zuten tailerretan. Bata, goizez, SOS arrazakeriak aurkeztua, gure gizarteko migratzaileei buruzkoa. Bigarren tailerra, arratsaldean, CEAR Euskadi-k aurkeztua, Sahararen Lagunak Elkarteko eta Phagma Drolma-ko ordezkarien lekukotasunekin, gure gizartean babesturiko iheslariei buruz..

Gipuzkoa Solidarioa sareko 35 elkartek hartu zuten parte jaialdian, ehunka lagunekin, eta programaturiko ekintzetan aritu ziren; musika (kantua, gitarra flamenkoa, dantza latinoak eta afrikar perkusioa), ipuin-kontaketa, pailazoak…

Imagen Listado
Temática
Solidaritatea
Fecha
Fecha Texto
2015ko abenduaren 02a