Irun Hiriko Sarien irabazleak

Descripcion Corta
Iragan larunbatean, abenduaren 19ean, egin zen Irungo Udaletxean Irun...
Texto largo

Iragan larunbatean, abenduaren 19ean, egin zen Irungo Udaletxean Irun Hiriko Kutxa Literatur Sarien 2015eko edizioaren irabazleak aldarrikatzeko Ekitaldi Ofiziala.

2015 Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak Eleberri eta Olerki sailetarako daude deituta, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz, 80.000 euro emango direlarik saritan.

Edizio honetan 254 eleberri jaso dira gaztelaniaz eta 12 euskaraz. Poema-bildumak 168 izan dira gaztelaniaz eta 25 euskaraz.

Epaimahaikoen deliberamenduak amaitu ondoren, aldarrikatu ziren, jendaurrean, sail bakoitzeko obra irabazleak:

Eleberria euskaraz. Gaztelua eta 25.000 euros
Irabazle: Juan Luis Zabala Artetxe, “Txistu eta biok” obrarekin.

Eleberria gaztelaniaz. Gaztelua eta 25.000 euro.
Irabazle: Ana Muela Pareja, “El falso cuerno del rinoceronte” obrarekin.

Olerkia euskaraz. Gaztelua eta 15.000 euro.
Irabazle: Asier Serrano Lasa, “Ate osteko itzalak” obrarekin.

Olerkia gaztelaniaz. Gaztelua eta 15.000 euro.
Irabazle: Ramón Crespo, “Las hojas enfermas” obrarekin.

2015CiudadIrunganadores

Imagen Listado
Temática
Kultura
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2015ko abenduaren 21a