Oteizaren Katalogo Arrazoitua aurkeztu da

Descripcion Corta
"Oteiza. Eskultura Katalogo Arrazoitua" argitalpena aurkeztu zuen atzo...
Texto largo

"Oteiza. Eskultura Katalogo Arrazoitua" argitalpena aurkeztu zuen atzo Oteiza Museoak, eta XX. mendeko arte plastikoen eta estetikaren bilakaeran funtsezko artista izan zen Jorge Oteizaren (1908-2003) eskultura-lanaren berrikuspen kritikoa egiten da bertan.

Oteizaren arte-lanean aditua den Txomin Badiolak egindako ikerketa jasotzen du argitalpenak, eta artistaren eskultura-produkzioaz argibide zehatzak ematen ditu.

Katalogoa bi liburukitan antolatuta dago. Horietan, egileak lehen bereizketa bat ezarri du, obra figuratiboaren eta obra abstraktuaren artean zehazki. Katalogo barnean, berriz, familia eta azpitalde esperimentalen araberako sailkapena egin du, Oteizaren sortze prozesuari jarraiki.

Katalogoa hiru ediziotan argitaratu da gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez, Oteizaren lana hainbat eremutan zabaltzeko helburuarekin. Edizio bakoitzak 952 orrialde ditu, eta horietan erregistratu dira bilduma publiko eta pribatuetan gordetako 2.752 obra. Bi liburukiok, guztira, Oteizaren eskultura-lanari lotutako 2.575 irudi dituzte, haren arte-ibilbidearen aniztasunaren adierazgarri.

Lana Jorge Oteiza Museo Fundazioak eta Nerea argitaletxeak eman dute argitara, Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Museo Sistemaren, Kutxaren Gizarte Ekintzaren, Eguesibarko Udalaren eta, euskarazko ediziorako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Imagen Listado
Temática
Kultura
Fecha
Fecha Texto
2016ko otsailaren 16a