Kutxa Kultur Klubean Jazz-kontzertuak izango dira Musikene eta Jazzaldiarekin elkarlanean

Descripcion Corta
Ekimena bi helbururekin sortu da: batetik, hirian dagoen talentua...
Texto largo

Ekimena bi helbururekin sortu da: batetik, hirian dagoen talentua ezagutaraztea, eta horretan Musikenek pisu handia du bere irakasle ospetsuekin eta prestatzen dituen gazteekin; eta, bestetik, Jazz-zaleei hirian kalitatezko programazio handiagoa eta egonkorra eskaintzea. Kontzertuak hileko bigarren ostegunetan egingo dira Tabakalerako Kutxa Kultur Klubean eta hainbat eratakoak izango dira. Musikene arduratuko da bere irakasleen kontzertuak programatzeaz, guztiak Jazzaren munduan ospe ukaezina duten famatuak, baita ikastegian bertan Masterreko ikasketa ofizialak amaitu dituzten profesional gazteen kontzertuak ere.

Topaketa horiez gain, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko egungo ikasleek eskainiko dituztenak eta irakasleek gidatutako Jam Sessions delakoak izango dira, lurraldeko musikarien parte-hartzea sustatu nahirik. Jazzaldia, bestalde, estatuko edo nazioarteko kontzertuak programatzeaz arduratuko da, programazio bateratu honi hasiera emango diona bezalakoa.

Rick Margitza saxofoi-jotzailea izango da lehen kontzertuaren protagonista datorren urtarrilaren 13an..

KutxaKulturKluba940x300

Imagen Listado
Temática
Kultura
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2022ko urtarrilaren 07a