67 emanaldik osatzen dute Katapulta Tour Gipuzkoa programa
Guztira, 67 emanaldi eskainiko dira Katapulta Tour Gipuzkoaren zazpigarren edizioaren esparruan.Katapulta Tour Gipuzkoa” musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kulturren kolaborazioarekin. Programa Buenawista Prolleckziom’s -ek koordinatzen du eta Donostia Kulturaren partehartzea dauka Donostiako Jazzaldiaren bitartez.
Zirkuituaren helburuak hurrengoak dira: Musikaren eta arte eszenikoen arloetako Gipuzkoako talentuak balioan jartzea eta horiek bultzatzea -bereziki gazteak-eta Gipuzkoako ezenari dinamizazioan laguntzea, kluba eta antolatzaileei babesa ematen.
Hautatutako taldeak:
Norberaren hautaketa-prozesua
>>Musika.Agresión verbal, Mikel Moreno, Rumbling Lips eta Sega Sound Killers.
>> Arte eszenikoak.Alazne Etxeberria aktorea eta Behibi´s Antzerki Konpainia.
Kutxa Kultur Musika
>>Musika. Deñe, Intza, Julen, Kyxo, Lamiak eta Tek au Maisin.
Hautatutako artistak eta taldeak 67 emanaldi eskainiko dituzte Gipuzkoako hainbat gune eta jaialditan.