Kutxa Kultur Moda, desfilea Balenciagan

Descripcion Corta
Datorren ostegunean, urriak 20, eta Donostia Moda Festivalen barruan,...
Texto largo

Datorren ostegunean, urriak 20, eta Donostia Moda Festivalen barruan, Kutxa Kultur Modak Cristobal Balenciaga Museoaren ibiltokian programako egungo egoiliarren lana erakutsiko du, lurraldeko diseinatzaileen komunitateak ehunezko jantzien bidez genero-identitateari buruz egiten duen gogoeta eta interpretazioaz gain. Tokiko talentua eta gaurkotasuneko gaiekiko haien sentsibilitatea erakusteko modu berri bat da.

Aukera paregabea da diseinatzaileen proposamenen kalitateaz eta aniztasunaz gozatzeko. Diseinatzaileek beren bildumen zati bat erakutsiko diete, besteak beste, erakunde publiko eta pribatuei, sektoreko industriari, tokiko saltokiei eta kultura-eragileei, ekonomia zirkularra eta 0 km sormenaren aldeko apustua sustatzeko asmoz.

Hauek dira proposamenak[ gehiago irakurri...]:

  • Urdai
  • Ural
  • Oksana Lobas Zayats
  • Alvaro Azkue
  • Fashion Film Lotura mutuak

Kutxa Fundazioak hamarkada bat baino gehiago darama tokiko modaren eta kontsumo arduratsuaren alde egiten, sektoreko beste eragile batzuekin lankidetza-sareak ehuntzen eta, horrela, balio-katea berrezartzen eta modaren munduan Gipuzkoa erreferentzia gisa finkatzeko laguntzen.

Desfileak, prestakuntza, topaketak, argazki-saioak, masterclassak, ekintza komertzialak, kultura-bisitak eta moda-enpresetara eta showroometara egindako bisitak dira, besteak beste, urte hauetan sustatu ditugun ekintzetako batzuk.

Gure diseinatzaileen alde egin behar da, moda geldoaren, moda jasangarriaren, gure inguruan enplegua sortzearen alde. Tokikoaren alde egin behar da, denboraz kanpoko modaren alde, gure bizitzaren eta gure izaeraren eta pentsaeraren parte izango diren jantzi garrantzitsuen alde. Hamarkada bat baino gehiago da Kutxa Kultur Modatik horren alde egiten ari garela.

Kalitatea, aniztasuna, emozioa, moldakortasuna, ilusioa eta talentu handia ikusiko ditugu ostegunean Cristobal Balenciaga museoko ibiltokian.


FOTO GOSHO SHOOTING lotura mutuak

Imagen Listado
Temática
Kultura
Fecha
Fecha Texto
2022ko urriaren 10a