Bizi ala Iraun kontzertu zikloa, iraganaren eta orainaren arteko elkarrizketa
Kutxa Fundazioak musika-ziklo berri bat abiaraziko du: Bizi ala Iraun, benetakotasunaren, gure nortasunaren bilaketaren eta horren balio edo garrantzia nabarmentzearen aldeko oihua; sustraietara eta tokiko erreferenteak, gaur egungo soinuekin nahasten direnak, bilatzera egiten den bidaia.
Berritu ala hil, nekez biziraun edo distiratsu berpiztu. Bizi ala Iraun herrikoiaren aro berria da, bere iraultza.
Izan ere, gero eta gehiago dira herri-musika gaur egungo klabean berrinterpretatzen ari diren artistak. 2021eko uztailean, El País egunkariak joera hori aipatu zuen: “Herrikoiaren harrotasunak espainiar musika irauli du”.
Programan nazioko eta nazioarteko artistak gonbidatu ditugu iraganaren eta orainaren artean elkarrizketan dauden proposamenak partekatzera. Gure ustez, tradizioa eta aniztasuna nahasten dituzten erritmoekin esperimentatzeko etiketak hautsiz, mundu berrietara, egiteko eta pentsatzeko modu berrietara irekitzen gara, pentsamendu kritikoa sortzeko funtsezko osagaietara.
Bederatzi kontzertuk osatzen dute zikloaren lehen edizio hau, eta 21:00etan, Kluba aretoan, Tabakalerako lehen solairuan, izango dira.
Bizi ala Iraun otsailaren 24an hasiko da Maralarekin; Selma Bruna (Sant Cugat), Clara Fiol (Palma) eta Sandra Monfort-ek (Pedreguer) osatzen dute taldea. Joan den udazkenean, Jota de morir disko berria aurkeztu zuten, heriotzari egindako kantu desmitifikatzailea bizitzan integratzeko, ikaragarrizko gaurkotasuna duen diskoa, sendoa eta aldarrikatzailea bezain beharrezkoa eta itxaropentsua. Biharamunean, 25ean, Maria de la Flor, musika tradizionalak duen balioa aldarrikatzen duena, eta Habia hirukotea igoko dira Klubako agertokira.
Martxoaren 4an, Asturiastik etorritako Llevólu´l Sumiciuren, eta CRNDSen (Alberto Cernadasen proiektua) emanaldiak izango dira; 10ean, proposamen ausarta: Mäirü; eta 17an, Sheila Patricia kantautorea eta LaMontagne & PicoAmperiok osatutako bikotea. Apirilean, Carmen Xía cadiztarra igoko da oholtzara, folkloreak eta erritmo urbanoek bat egiten duten proiektuarekin; 22an Yamila kantari, konpositore eta biolontxelo-jotzailea; eta 28an La Plazuela, jatorriz Granadakoa den flamenkoa berrasmatu duen taldea.
Maiatzaren 6an, Amorantek eta Los Sara Fontánek bat egingo dute, modu militantean soinua erdian jarriko duen ikuskizunean. Zikloa maiatzaren 12an amaituko da, Alba Morena, lan berria 2023aren amaieran aurkeztuko duena, baina aurrerapen bat izango dugu kontzertu honetan, eta Olaia Inziarterekin, lehenengo lanak, Lehengo lepotikan burua, harrera ezin hobea izan duena euskal musikaren unibertsoan.
Azken batean, luxuzko programa zikloaren lehen edizio honetarako, eta sarrerak dagoeneko salgai daude 8/10 €-ko prezioan.
Prentsa-oharra deskargatu (word-a)