Parte-hartze handiena Euskadikoa izan da Irun Hiriko Sarietan

Descripcion Corta
Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien 45. ediziora 331 lan aurkeztu dira...
Texto largo

Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien 45. ediziora 331 lan aurkeztu dira guztira; horietatik 182 gaztelaniazko eleberria modalitatean, 111 gaztelaniazko poesian, 21 euskarazko eleberrian eta 17 euskarazko poesian.

Obren jatorriari dagokionez, partaidetza handiena Euskadik izan du (% 24), eta ondoren Madrilgo Erkidegoak (% 18); beraz, azken urteetako joera, Madril buru zenekoa, hautsi egin da. Horien atzetik daude Andaluzia (% 15), Katalunia (% 10), Valentziako Erkidegoa (% 10), eta ondoren Nafarroa, Gaztela-Leon, Murtzia, Galizia, Gaztela-Mantxa, Kantabria, Asturias, Aragoi, Extremadura, Kanariak, Balear Uharteak eta Errioxa, ordena horretan.

Euskaditik aurkeztutako lan guztietatik, gehienak Gipuzkoatik etorri dira, % 70, baita euskaraz aurkeztutako lanen % 65 ere..

70.000 € banatuko dira saritan, eta lan irabazleak argitaratu egingo dira

Olerki modalitatean errima, neurri eta gai askeko lanak aurkez daitezke, baina gutxienez 800 bertsokoak; saria 15.000 euro eta garaikurra. Eleberri modalitatean, gai eta narrazio askeko lanak, gutxienez 150 foliokoak; saria 20.000 euro eta garaikurra. Saritutako lanak editatu eta argitaratu egingo dira, eta hori da literatura-sorkuntza eta zabalkundea sustatzea helburu duten sarion beste ezaugarri garrantzitsu bat. Gainera, epaimahaiak beretzat gordetzen du Aipamen Bereziren bat egiteko eskubidea.

Sarien edizio honetarako epaimahaia honako hauek osatzen dute:

  • Gaztelaniazko eleberria: Luisa Etxenike Urbistondo, Aixa de la Cruz Ventosa, Jon Bilbao Lopategi.
  • Euskarazko eleberria: Jon Martin Etxebeste, Joxe Mari Iturralde Uria, Arantza Urretabizkaia Bejarano.
  • Gaztelaniazko olerkia: Manuel Rico Rego, Antonio Colinas Lobato, Raquel Lanseros.
  • Euskarazko olerkia: Lourdes Otaegi Imaz, Ibon Egaña Etxeberria, Felipe Juaristi Galdos.

Obra irabazleak erabakitzeko eta irabazleak izendatzeko ekitaldia Irungo udaletxean osoko bilkuren aretoan egingo da irailaren 9an. Sari-banaketa azaroaren 24an izango da, baita Irunen ere.


Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien azken edizioa 2021ean egin zen, eta David Franco Montielek irabazi zuen gaztelaniazko eleberrian Historia provincial de la infamia lanarekin, eta Alaine Agirre Garmendiak euskarazko eleberrian Karena lanarekin. Poesia edo olerkian, Pablo Luque Pinillak irabazi zuen gaztelaniazko saria Greenwich lanarekin, eta Leire Vargas Nietok, Dena ametsa den irudipena lanarekin, euskarazko modalitatean.

[irakurri gehiago prentsa-oharrean...]

Oinarriak


Premios Literarios Kutxa ciudad Irun 2023

Imagen Listado
Temática
Kultura
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2023ko apirilaren 27a