Euskadiko Orkestra: Artea lehen pertsonan

Descripcion Corta
Euskadiko Orkestrak23-24 Denboraldiaaurkeztu du, ohikoa denez,Kutxa...
Texto largo

Euskadiko Orkestrak23-24 Denboraldiaaurkeztu du, ohikoa denez,Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.

Artearen bidez (aliatu inspiratzaile den aldetik) sortzen eta eraldatzen duen gizakiarengan jarri nahi du arreta Euskadiko Orkestrak Denboraldi berri honetan. Mahler eta bere Hirugarren Sinfonia-rekin betierekotasuna, maitasuna eta halako kontzeptuak ikusiko ditugu; Brucknerrekin eta bere Zazpigarren Sinfonia-rekin, berriz, esperientzia espirituala; Dutilleuxekin eta Straussekin bizitza mundukoia; eta Prokofievekin eta bere Alexander Nevski-rekin, azkenik, heroiaren gorazarrea.

Horretarako, zuzendari berdingabeak izango ditu Denboraldi honetan Orkestrak, hala nola Juraj Valcuha, Juanjo Mena, Marie Jacquot eta Riccardo Frizza, baita nazioarteko artista bikainak ere, adibidez, Alban Gerhardt, Sergey Khachatryan, Olesya Petrova eta Justina Gringyte. Gure lurraldeko hainbat interprete eta abesbatza ugarik osatzen dute talde sendoa: Elena Sancho Pereg, Clara Mouriz, Alfonso Gomez, Bilboko Koral Elkartea, Donostiako Orfeoia eta Vocalia Taldea.

Euskal sorkuntzak garrantzi handia izango du, bereziki, Antonio Lauzurikaren ‘Chillida-Elogios’ lanaren estreinaldiarekin; izan ere, orkestrak eskultorearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko enkargatu zion Lauzurikari obra hori. Halaber, Itziar Viloriaren ‘Oihartzun gorriak’ lana eta Saskia Venegasen ‘At the Aegean Shores’ obraren berrikuspena ere estreinatuko dira, Ramon Lazkanoren Mugarri interpretatzeaz gain. Euskal sorkuntzaren atal honetan, eta Abonutik kanpo, nabarmentzekoa da Gabriel Erkorekaren obren grabazioa, orkestrak egingo duena, Juanjo Menak zuzenduta.

Abonu Denboraldian lehendabizikoz, opera bat interpretatuko da Bilbon, Arriaga Antzokiarekin lankidetzan eta Calixto Bieitoren zuzendaritza eszenikoarekin: Rudi Stephanen ‘Die ersten Menschen’ (Lehen gizakiak).

Polonian bira arrakastatsua egin ondoren, Austria izango da Euskadiko Orkestraren hurrengo nazioarteko helmuga 2024ko otsailean, Salzburgon hiru kontzertu egingo baititu eta Linzen beste bat.

Euskadiko Orkestraren 2023/2024 Abonu Denboraldia 2023ko irailaren 29an hasiko da Gasteizen, eta 2024ko ekainaren 7an amaituko da Donostian. Guztira 12 abonu-programa izango dira, Gasteizen (10), Bilboren (10), Donostiaren (10 x 2) eta Iruñearen (10) artean banatuta; orotara 50 kontzertu egongo dira.

[informazio gehiago+]


2324 Prentsaurrekoa 01

Imagen Listado
Temática
Kultura
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2023ko maiatzaren 31a