Gillotina Konstituzio Plazan egon al zen?

Descripcion Corta
¿Gillotina Konstituzio Plazan egon al zen? Tolosan izan al genuen lehen...
Texto largo

¿Gillotina Konstituzio Plazan egon al zen? Tolosan izan al genuen lehen kooperatiba? Nola antolatu zen Donostiako osasun zaintza tropa nazionalak 36an hiria erasotu zutenean? Gipuzkoako zein herritan aritu zen Pio Baroja mediku lanetan, idazketan denbora osoz aritu aurretik?

Kutxa Fundazioak Donostiako Historiari buruzko Dr. Camino Institutuak argitaratutakoDonostia eta Gipuzkoari buruzko Azterketa Historikoen 56. Buletinaren aurkezpenari ekin zion atzo,honelako eta bestelako galderak erantzuten dituen Buletin zabala.

Azterlanenak, lau artikulu biltzen ditu, sei egileren ikerlanaren emaitza. Jorratutako gaiak askotarikoak dira, San Telmo Museoaren historia militarra, Pio Barojaren mediku egonaldia Zestoan, Eduardo Lagarderen ekarpen artistikoa, eta Yakintza aldizkari historikoaren azterketa sakona. Gainerakoan, Joan Sebastián Elkanoren bizitzaz, Gipuzkoako Kofradia eta ermandadeen bilakaera XVIII. Mendean, Donostiako Konstituzio Plazan gillotina ezartzearen gaia iraultza frantseran ondoren, eta XX. Mendean, altxamenduaren ondoren Donostiako osasun arreta nola antolatu zen aztertzen da, eta gerra zibilaren ondorengo Guardia Cívica Nacional-ren egituraketa.

Miszelaneak, handiagoak edo zabalagoak izateagatik, interes handiko 12 artikuluk osatzen dute; eta, azkenik, Oharrek, kopuruan bi, gure historiaren alderdi zehatzei buruzko albiste laburrak, baina interes handikoak, jasotzen dituzte.

'Donostia eta Gipuzkoari buruzko Azterketa Historikoen 56. Buletina' (deskargatu pdf´a)


Aurkezpena Rosa Ayerberen esku, historialaria eta Buletinaren zuzendaria

Imagen Listado
Temática
Kultura
Fecha
Fecha Texto
2023ko ekainaren 14a