Astronomia inklusiboa hartuko du STROM erakusketak
Jarduera osagarri ugari egingo dira; besteak beste, Kutxa Fundazioarekin...
Jarduera osagarri ugari egingo dira; besteak beste, Kutxa Fundazioarekin batera antolatutakohitzaldi eta mahai-inguruen ziklo bat izango da, zeinaren helburua baita normalean zientziaren dibulgaziorako sarbidea mugatua izaten duten pertsonen parte-hartzea bultzatzea.
2023ko Passion for Knowledge (P4K) zientzia-jaialdiaren barruan astronomia-erakusketa berritzaile eta inklusibo bat prestatu da, ukimenean, entzumenean eta ikus-entzunezkoetan oinarritutako esperientziak eskainiko dituena; esate baterako, aukera emango du galaxien gainazala eta Ilargiaren kraterrak hatzez ukitzeko eta Eguzkiak egiten dituen soinuak entzuteko.
Donostia International Physics Center (DIPC) zentroak Tabakalerarekin elkarlanean antolatu eta garatu du STROM - Astronomia inklusiboa erakusketa, eta urriaren 4tik 31ra bitartean bisitatu ahal izango da Tabakalerako 3. solairuan.
Unibertsoan bidaiatzeko aukera emango digu STROM - Astronomia inklusiboa erakusketak: hasteko, gure Eguzki-sistema esploratuko dugu, eta, amaitzeko, unibertso ezagunaren mugak zeharkatuko ditugu. Bidaia horretan, zulo beltzak, neutrinoak, materia iluna eta energia iluna izango dira protagonistak. Zentzumen askotako esperientzia interaktiboetan eta geruzaka planteatutako diskurtso batean oinarritzen da erakusketa, eta bisitariek aukera izango dute astronomiako oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko eta Euskal Herrian astrofisikaren eremuan egiten den muga-ikerketaren berri izateko ere.
Irisgarritasuna da erakusketaren helburu nagusietako bat: ahalik eta oztopo gehienak ezabatzea, desgaitasunen bat duten pertsonek parte har dezaten; bereziki, desgaitasun bisuala, entzumenezkoa, kognitiboa edo mugikortasunari dagokiona dutenek. Helburu hori lortzeko, elementu hauek jarri dira: gidari pododaktilak zoruan; ukipenezko informazio-panelak, letra-tamaina irisgarridunak; ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat berariaz diseinatutako audiogidetarako QR kodeak; zeinu-gidak dituzten ikus-entzunezkoak, azpitituludunak eta begizta magnetikoa dutenak. Gainera, erakusketa-espazioan ez dago oztopo fisikorik.
Hurrengo estekan dago ikusgai STROM - Astronomia inklusiboa erakusketako jarduera osagarrien egitarau osoa:p4k.dipc.org/strom
Kontsultatu hemen Kutxa Fundazioarekin batera antolatutako jarduera agenda.
- 7019
- Gipuzkoako Ahotsak: 9 kontzertu lurraldeko musika-talentua sustatzeko
-
Zikloa Kluban egingo da, Bidean Produkzioak-en laguntzarekin
- 2024ko urriaren 01a
- Kultura
- /eu/berriak/gipuzkoako-ahotsak-9-kontzertu-lurraldeko-musika-talentua-sustatzeko
- 7018
- Abian Garapenerako Lankidetzarako Laguntzen deialdi berria
-
Proiektuak aurkezteko epea 2024ko urriaren 1etik 28ra da.
- 2024ko irailaren 30a
- Fundazioa
- /eu/berriak/abian-garapenerako-lankidetzarako-laguntzen-deialdi-berria
- 6994
- Hauek dira Kutxa Fundazioa Donostia 57 Literatura Sarien irabazleak
- 2024ko irailaren 14a
- Kultura
- /eu/berriak/hauek-dira-kutxa-fundazioa-donostia-57-literatura-sarien-irabazleak
- 6981
- Isabel Herguera Kubo aretoan
-
Isabel Herguera. Atzerabegirakoa artista donostiarraren lanaren lau hamarkada biltzen dituen erakusketa da.
- 2024ko irailaren 12a
- Artea
- /eu/berriak/isabel-herguera-kubo-aretoan
- 6980
- La Leze gaztandegiak irabazi du Kutxa Fundazioaren Sari Nagusia LI. edizioan
-
LA LEZE gaztandegiko Eli Gorrotxategi eta Jose Mª Jauregiren gaztandegiak irabazi du Kutxa Fundazioaren Sari Nagusia.
- 2024ko irailaren 11a
- Fundazioa
- /eu/berriak/la-leze-gaztandegiak-irabazi-du-kutxa-fundazioaren-sari-nagusia-li-edizioan