Kutxa Fundazioa Irun Literatura Sarien Banaketa ekitaldia

Descripcion Corta

Pasa den ostiralean Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien 45. edizioaren...

Texto largo

Pasa den ostiralean Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien 45. edizioaren sari-banaketa ekitaldia ospatu zen.

Ekitaldia berezia izan zen eta sorpresa ugari izan ziten, eta musika, dantza eta literaturaren arteko elkarrizketa amultsu baten erritmoan gauzatu zen (ikusi ekitaldiaren bideoa beheran).

 

Bertan izan ziren lehiaketaren lau kategorietako irabazleak saria jasotzen: Xabier Lasa Gorraiz Ura ez baita beti gardena euskarazko eleberriarekin, Jon Gerediaga Zeru-lurren liburua euskarazko poesiarekin, Martha Asunción Alonso Cartas a Nensi gaztelaniazko eleberriarekin eta Andrés García Cerdán Equipos de respiración subacuática gaztelaniazko poesiarekin.

Gainera, Jose Angel Irigarai Imazsaritua izan zen,euskal liburugintzaren aldeko ibilbide trinkoa eta esanguratsuagatik

 

Jose Angel Irigarai Imaz

Auriztar jatorriko familiaren baitan sortua (Iruñea, 1942). Sendagile izateaz gain, gaztarodanik euskal kultura eta letretan barnatuta ibili da, ekimen sozio-kulturaletan.

Ez Dok Amairu taldeko partaide izan zen. 70ko hamarkadan, hainbat urtez Nafarroako mendialdeko ikastolen sortze dinamikan ibilia. Garai berean, hainbat urtetan Aranzadi Zientzia Elkartean eta Eusko Ikaskuntza elkartearen birsortze prozesoan. 80ko hamarkadan hasi zen Pamiela argitaletxearekin kolaboratzen, edizio lanetan; orain ere hala dihardu. 1995an Bilboko Kafe Antzokiaren sorreraz geroztik hainbat urtez bertako kultur saila kudeaketan jardun zuen. Urte berean Jorge Oteiza artistak bere Fundazioaren patronatukide izendatua izan zen.

Literaturari dagokionez, zenbait poesia- eta saiakera-lehiaketatan saritua izan da: Iruñeko Aurrezki Kutxaren “Premios Centenario” delakoan (1972), Hondarribiko Euskal Jokoetan (1975), Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren Irun Hiria eta Iruñeko Aurrezki Kutxaren Xalbador poesia-lehiaketak (1977)...

Hainbat poesia-liburu argitaratu ditu: Kondairaren ihauterian (CAP, Donostia, 1978), hain zuzen, Irun Hiria saria, Bizi minaren olerkian (Pamiela, 1986), Urdinkara (Pamiela, 1995), Joan-jinaren labirintoan (Pamiela, 2002), eta azkena Isiltasunaz hunatago (Pamiela, 2020). Italieraz ere argitaratu ditu: Disarmonica (Uncò libri, Verona, 2013), eta Luoghi, sensi... nel viaggio (Perosini Editore, Verona, 2014).

Saio eta narratiban: lehenengoa Euskera eta Nafarroa (Editorial Aranzadi, Iruñea, 1973), Gauerdiko ele galduak (Elkar, 1986), Euskara bizitzaren kenkan. Orekaren mintzoa saiakera (Pamiela, 1988) azkena Denboraren mugan (Pamiela, 2005).

 

Euskerazko liburu sarituak ELKAR argitaletxeak editatu eta banatuko ditu, eta gaztelaniazkoak Algaida argitaletxeak.

Euskera eta gaztelaniazko eleberriek 20.000 euroko saria eta garaikurra eta euskera eta gaztelaniazko poesiek 15.000 euroko saria eta garaikurra jasoko du.


231124 Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak

 

 

Produkzioa: Kutxa Fundazioa eta Irun Udala
Zuzendaria eta aurkezlea: Irati Agirreazkuenaga
Musika: Joserra Senperena
Dantza: Neri(h)ari
Ikus-entzunezkoak: Gosho
Jantziak: Kutxa Fundazioa Moda

Imagen Listado
Temática
Kultura
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2023ko azaroaren 28a