57. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak

Descripcion Corta
Kutxa Fundazioak argitara eman ditu Donostia Hiriko Kutxa Literatura...
Texto largo

Kutxa Fundazioak argitara eman ditu Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak arautuko dituzten oinarriak. 57. edizioan, antzerkiaren eta kontakizun-liburuaren modalitateetan egingo da berriro deialdia, bai euskaraz bai gaztelaniaz.

Jatorrizko lanak jasotzeko epea 2024ko apirilaren 3an amaituko da.

Lehiaketa honetako sariak 15.000 euro eta garaikurra dira. Gainera, lan sarituak, ospe handiko argitaletxeek argitaratuko dituzte.

MODALITATEAK ETA SARIAK

EUSKARAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA

Edozein gai eta eratako narrazioentzat, gutxienez 100 orrialde, DIN-A4 orrietan eta lau kontakizun gutxienez.
Saria: Garaikurra eta 15.000 euro.

EUSKARAZKO ANTZERKIA (Literatura dramatikoa)

Edozein gai eta aldaera dramatikotako antzerki-lanentzat, ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak eta gutxienez 60 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak.
Saria: Garaikurra eta 15.000 euro.

GAZTELANIAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA

Edozein gai eta eratako narrazioentzat, gutxienez 100 orrialde, DIN-A4 orrietan eta lau kontakizun gutxienez.
Saria: Garaikurra eta 15.000 euro.

GAZTELANIAZKO ANTZERKIA (Literatura dramatikoa)

Edozein gai eta aldaera dramatikotako antzerki-lanentzat, ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak eta gutxienez 60 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak.
Saria: Garaikurra eta 15.000 euro.

Oinarriak [deskargatu pdf´a]

Lehiaketan inskripzioa


[Irakurri gehiago: prentsa-oharra...]

LibrosEscenario3x1

Imagen Listado
Temática
Kultura
Fecha
Imagen Detalle
Fecha Texto
2024ko urtarrilaren 11a