Hautatu dituzte Sorlekua Mentoretza programaren 10 proiektuak
Naiara Elgarresta, Elur Etxea, Davidi Dú, Bekoop, Aloka, DAB dantza konpainia, ZirKuSS, Carlavilla Studio, Barandi Producciones eta Los Viajes de Aspasia izan dira 10 proiektu hautatuak.
Batzordeak aukeratu ditu Sorlekua Mentoretza programan parte hartuko duten 10 proiektuak. Kutxa Fundazioak izendatzen du batzorde hori, eta Patricia Casadok (Berri Up), Antonio Bazánek (Factoría de Industrias Creativas), Edurne Ormazabalek (Tabakalera), Ainara Martínek (Kbulegoa) eta Ainhoa Unamunok (Bic Gipuzkoa) osatzen dute. Batzordeak oso modu positiboan baloratu du hautatutako proposamenen kalitatea.
Otsailaren 22an, 18:00etan, aurkeztuko dira jendaurrean hautatutako proposamenakKutxa Fundazioa Plazan.
Guztiek ekingo diote 18 hilabete iraungo duen prestakuntza, mentoretza eta laguntza ekonomikoko programari; horrekin, Kutxa Fundazioak Gipuzkoako Kultura eta Sormen Industrien sektoreko egitasmo bideragarri, jasangarri eta berritzaileak bultzatu nahi ditu. Factoría de Industrias Creativas, Berri Up eta izen handiko tokiko zein Estatuko mentoreen babesa izango dute, hala nola Jaime de los Ríos, Ternua eta K6 Gestión Culturalena.
Helburua da pertsona edo proiektu horiei haien proposamenen funtsezko alderdiak aztertzeko, berrikusteko eta birplanteatzeko tresnak eta metodologiak ematea, proposamen horien kudeaketa, ikuspegia, egokitasuna eta bideragarritasuna hobetzeko eta inpaktua areagotzeko. Hautatzen diren 10 proiektuak tarteko fase batean egongo dira, eta horiek bultzatzeko eta gero eta lehiakorragoa den merkatuan finkatzeko balioko du programak. Enpresetan prestakuntza-moduluak eta inpaktuari buruzkoak egongo dira eta, ondoren, mentoretza-saio indibidualak egingo dira tokiko eta Estatuko profesionalekin, produktuaren prototipoa egiteko eta merkatuan finkatzeko faseetarako. Horrekin batera, 10.000 euroko laguntza ekonomikoko poltsa bat izango du programak, proposamenen garapena eta inpaktua ahalik eta handiena izan dadin lagunduko duena.
[irakurri prentsa-oharra] [ deskargatu erreportaia (pdf´a)]
Sorlekua Mentoretzaren I. edizioan hautatutako proiektuak:
Naiara Elgarresta.
NE larruzko poltsa, oinetako eta osagarrien marka bat da, artisautza, xehetasunak, mimoa eta arreta baloratzen dituena. Ekoizpen masiboaren eta estandarizatuaren uniformetasunari ihes egiten dio, era horretan Made in Spain bilduma txikiak eta edizio mugatuak sortuz. Orijinaltasuna eta dotoretasuna bilatzen ditu, irauten duen estiloa, fast fashion delakoaren ordez. Hori guztia slowfashionarekin lotuta dagoen sortzeko modu batean oinarrituta, jasangarritasun- eta iraunkortasun-irizpidetan oinarrituta. Gauzak egiteko bestelako modua, tokitik eta kalitate handiko premium larruekin.
Elur Etxea.
Arte eszenikoen bitartez gizartea eraldatu eta balioak sustatzeko asmoz, Andoni Mutiloak Elur Etxea sortu zuen 2020an. Generoa, sexualitatea, LGBTI+ kolektiboaren eskubideak, osasuna, zaintza afektibo-emozionala… gai horien inguruko hausnarketa sustatu nahi du Andonik eta horren adibide dira sortutako bi ikuskizunak: Esnatu Naiz kabareta (2020) eta Sex Sua musikala (2022). Hirietan ez ezik, Gipuzkoako herri txiki askotan eskaini dituzte bi ikuskizun hauen emanaldiak eta nerabeei zuzendutako saioak eskaintzen ari dira eskoletan, Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteekin batera martxan jarritako programa bati esker.
Davidi Dú.
Jasangarritasuna, digitalizazioa, adimen artifiziala eta errealitate areagotua fusionatuta, aurreranzko urratsak egiten ari da Davidi Dú bikaintasuna eta bereizgarritasuna bilatzeko bere ahaleginean, neurrirako burukoak alokatzeko zerbitzu berritzaile bat garatzeko, estilista birtual eta guzti. Erabiltzaile-esperientzia berezia bizi ahal izango dute bere bezeroek, boutiquean bertan zein online dendan ezarri duen estilista birtualari esker. Haien behar estilistikoetara erabat egokituta dauden burukoen hiru proposamen ikusi ahal izango dute bezeroek, eta diseinuak modu digitalean probatzeko aukera izango dute errealitate areagotuko sistema baten bitartez, ondoren gustukoen dutena alokatzeko.
Bekoop.
Bekoop ekonomia zirkularrean oinarritzen den diziplina anitzeko hiru emakumek 2022an sortutako kooperatiba da. Helburu nagusia, hondakin moduan hartzen diren materialei bigarren bizitza bat ematea da, sorkuntza bakar eta jasangarrietan eraldatu eta trantsizio ekologiko eta transformazio sozialerako estrategia moduan. Kontsumo ohituren aldaketan positiboki eragin nahi dute, gizarte eta ingurumenarekiko erantzukizun handiagoa sustatuz.
Aloka.
Aloka peer-to-peer marketplace bat da, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma bat. Bere materialari etekin ekonomiko bat atera nahi dion jendeari edo empreseei zuzenduta, ekipoak amortizatzen laguntzeko aukera bat. Bestalde, pertsonak beren proiektuak osatzeko behar duten ekipamendua aurkitu dezakete. Kamerak, osagarriak, soinu-materiala, lokalizazioak eta abar ere aurkitzeaz gain, Alokak harremanak sustatzen ditu eta komunitatea sortzen du.
DAB dantza konpainia.
2022an sortu zuten dantza garaikidea lantzen duen DAB dantza konpainia. Taldearen helburua da gai sozialak eszenatokira eramatea eta, horretarako, hainbat diziplina artistikorekin jarduten du lankidetzan. Gerra Zibilean oinarritzen den Nun zira? antzezlanarekin egin zen ezaguna konpainia sektorean. 2024an, NŒUD estreinatuko dute Leioako Umore Azokan, 2023an Karrikan saria jaso zuen ikuskizuna. Eduardo Chillidak eta Cristóbal Balenciagak zituzten lan-metodologiak hartzen ditu erreferentziatzat NŒUD lanak. Gizartean dagoen zurrunkeriaz eta askatasuneranzko bideaz hitz egiten duen pieza da. DAB konpainiak, gainera, eskolei eta gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden taldeei zuzendutako proiektu ezberdinak ere diseinatzen ditu.
ZirKuSS.
ZirKuSS zirku garaikidearekin lotutako Donostiako proiektu bat da, sormena sustatzen duena, ekoizpen-prozesua bistaratuz eta interesa duten pertsonei ikuskizuna nola egiten den erakustera bideratutako tailerretan parte hartzeko aukera eskainiz. Estatuko zein nazioarteko artisten eskutik, arte eszenikoak eta plastikoak arakatzeko, sortzeko eta garatzeko lekua. Sustrai da konpainiaren lehenengo showa. Donostian eta beste udalerri askotan aurrez ez zegoen kultura-eskaintza berria aurkezten digu ZirKuSS proiektuak.
Carlavilla Studio.
Carlavilla Studio Donostiako emaztegaientzako eta gonbitatuentzako neurrira egindako esperientzia bat da, non eskulangintza eta ehunak negozioaren muina dira. Bere balio diferentziala jantzigintzaren artisautza eta Donostiako modaren tradizioa berreskuratu nahi izatea da. Jatorrira itzuli nahi dute, bertako ehun naturalak, betikotazuna transmititzen dutenak erabiliz eskulangintzarekin bat eginez.
Barandi Producciones.
Proiektu eszeniko garaikideak sortzen eta ekoizten ditu Barandik. Ekoizpen-konpainiaren helburua da antzerki garaikideko proiektuak garatzea, publiko guztiarentzako, herriko gazteentzako eta bazterkeria-arriskuan daudenentzeko irisgarriak diren antzerki garaikideko proiektuak sortzea. Babesten, ekoizten eta sortzen dituzten ikuskizunekin, esperientzia aberasgarriak sortu nahi dituzte.
barandiproducciones.wixsite.com/barandi
Los Viajes de Aspasia.
Los Viajes de Aspasia kultur proiektu bat da, eta dibulgazio historikoa du helburu. Bi alderdi nagusi ditu: bata, hezkuntza arlokoa (Artea, Historia eta Arkeologiari buruzko ikastaroak eta hitzaldiak), eta bestea, ikerketa eta dibulgazioari buruzkoa. Bigarren atal honetan liburuen argitalpena, kultur bidaien antolaketa edo erakusketen komisarioa. María José Noain Maura historialari, arkeologo eta antropologoak zuzentzen du proiektua, eta 25 urteko esperientzia du kultura-sektorean.