35 Gazteen Antzerki Topaketa 2024
Donostia Gazteriak 35. Gazteen Antzerki Topaketa antolatu du, Donostia Kulturaren eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.
Izena emateko epea zabalik martxoaren 11 arte.
Antzerki Topaketaren helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, nola interprete edo sortzaile izan (agertoki gainean edo atzean), hala ikusle izan. Era berean, kultura-ekitaldietara joateko eta haietaz gozatzeko ohitura ere sustatu nahi da, eta kultura-jarduerak bultzatu horrela.
Bestalde, Topaketak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu, haien sormen prozesuan aurrera egiteko, eta baita haien kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko ere..
Deialdian parte hartu ahal izateko, taldeek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
- Talde ez-profesionala izatea.
- Partaideen adina 14 eta 30 urte artekoa izatea.
- Lehentasuna emango zaie Donostiako ikastetxe, unibertsitate, antzerki eskola eta talde independenteei (zentro batekin lotura ez dutenak); azken horien kasuan, taldeko partaideen %50ak, gutxienez, hirian erroldatuta egon beharko dute.
- Euskararen erabilera aintzat hartuko da.<
Antzezlan hauek 6 agertokitan taularatuko dira: Kutxa Fundazioa Kluba (1. Solairua, Tabakalera), Antzoki Zaharra, Victoria Eugeniako Klub Aretoa, Gazteszena (Egia Kultur Etxea), Lugaritz Kultur Etxea eta Kontadores Gazte Zentroa.
Sari banaketa ekainaren 15ean izango da Kutxa Fundazioa Kluban.
Parte hartzeko oinarriak, izena emateko inprimakiak eta bestelako informazio gehigarria Gazteen Antzerki Topaketako webgunean: egin klik HEMEN.