Sorlekua | Moda-Lehiaketa
Gipuzkoako talentua sendotzeko konpromisoaren barruan, Kutxa Fundazioak Sorlekua. Moda lehiaketa jarri du abian, jantzien eta osagarrien (hala nola, zapatak, poltsak, bitxiak, kapelak, gerrikoak, betaurrekoak, etab.) diseinuaren alorrean hiru hautagaitza aukeratzeko, Cristóbal Balenciaga Museoan bere lana aurkezteko, SMFren barruan (San Sebastian Moda Festival).
Hautagaitza horiek iraunkortasunarekin duten konpromisoagatik hautatuko dira, baita haien sorkuntzen kalitateagatik eta originaltasunagatik ere, eta hautatutako pertsonei beharrezko egitura emango zaie Kutxa Fundazioak Cristobal Balenciaga Museoan SSMFren esparruan antolatzen duen desfilean beren lana aurkezteko.
Gipuzkoako diseinatzaileek parte har dezakete lehiaketa honetan, banaka edo taldean, eta pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke.
Deialdia zabalik 2024ko martxoaren 18tik maiatzaren 6ra.
Informazio gehiago, oinarriak eta izenemateak